«Irun Hiria» Argazki Lehiaketako sari banaketa eta erakusketa hartuko ditu Amaia KZak ostiralean

Datorren ostiralean, azaroak 21, arratsaldeko 20:00etan, Amaia KZko Hitzaldi Aretoan, «Irun Hiria» 36. Argazki Lehiaketako sari-banaketa ekitaldia egingo da. Ekitaldia hasi aurretik, ikus-entzunezko bat proiektatuko da, lehiaketara aurkeztutako obra saridun eta hautatuekin. Sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Sari-banaketa ekitaldi horretan bertan, lehiaketan saritutako eta hautatutako argazkien erakusketa inauguratuko da Amaia KZko aretoetan. Argazki horiek abenduaren 14ra arte egongo dira ikusgai publikoarentzat.

Sarituen zerrenda

«Irun Hiria» 36. Argazki Lehiaketako epaimahaia urriaren 26an bildu zen AFI-IAEren egoitzan. Estitxu Ortolaiz, Fernando Vergara eta Javier López kideek osatu zuten epaimahaia, eta honako sariak eman zituen:

Gai librearen atalean, Oskar Gaskon izan da Ohorezko Bildumaren Sariaren irabazlea. Lehen Saria Ainhoa Martiarenak (AFI-IAE) eskuratu du, bigarrena José María Arrigainek eta hirugarrena Juan Antonio Palaciosek. Bestalde, Gerardo García (AFI-IAE) izan da Bertako Lehen Egilea. Gainera, Oskar Gaskon, Ainhoa Martiarena eta José María Arrigain izan dira Argizaiola sarirako sailkatuak.

Irun gaiaren atalari dagokionez, Oskar Gaskonek lortu du Lehen Saria, Miguel Becerrak (AFI-IAE) Bigarren Saria eta Joel Iglesiasek (AFI-IAE) Hirugarren Saria. Irun Gaian, Argizaiolarako sailkatuak Oskar Gaskon, Miguel Becerra eta Joel Iglesias izan dira.

Lehiaketara, guztira, 59 egilek aurkeztu dituzte lanak: 43 egilek gai librearen atalean eta 16 egilek Irun gaiaren atalean. Guztira 171 argazki jaso dira, horietatik 127 gai librekoak eta 44 Irun gaikoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude