Bidasoa bizirikek ekintzaileei zuzendutako tailer eta prestakuntzak indartu ditu urte amaieran

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, lurraldeko ekintzaileei zuzendutako programazio oso bat jarri dute abian, 2025eko azken hiruhilekoan garatzen ari dena. Ekintzailetzan lehen urratsak ematen ari direnei edo enpresa-proiektua sendotu nahi dutenei prestakuntza praktikoa eta laguntza eskaintzen jarraitzea da helburua. Programazio eta izen-emate guztiak Bidasoa biziriken webgunean daude eskuragarri.

Programatutako jardueren artean hiru prestakuntza ibilbide nagusi nabarmentzen dira: “Ekin asteazkenean”, merkataritza-kudeaketa hobetzeko saioekin, “Ekintzaileentzako ibilbide digitala”, identitate bisualari, markaren posizionamenduari eta WhatsApp Business-en erabilera profesionalari buruzko hiru tailer praktikoz osatua eta “Enpresa berrientzako ibilbide digital praktikoa”, produktibitate adimendunera, zereginen kudeaketa eraginkorrera eta prozesuen automatizaziora bideratua.

Gainera, Bidasoa bizirikek zabalik ditu ekintzailetzari eta berrikuntzari laguntzeko bere bi programa estrategikotan izena emateko aukera: Sendotzen 25 eta Bidasoa Up Innovation!. Biak ere tokiko enpresen hazkundea eta negozio-aukera berrien sorrera indartzera bideratuak.

Gaztetek

Programazioaz gain, publiko gazteenarentzako proposamenak egingo dira, hala nola Gaztetek: Izan Arrantzale Hondarribian programa, abenduaren 29an eta 30ean STEAM tailerrak eskainiko dituena, eta TechIrun programaren beste edizio bat, abenduaren 22an, 23an, 29an eta 30ean egingo dena.

“Ekintzaileekiko dugun konpromisoa irmoa da. Bidasoa biziriken trebatzeko, esperientziak partekatzeko eta proiektuak konfiantzaz eta laguntza profesionalez hazteko gune bat aurkitzea nahi dugu”, nabarmendu du Nuria Alzaga Bidasoa bizirikeko presidenteak.

Estitxu Urtizbereak, Bidasoa bizirikek lehendakariordeak, berriz, berrikuntza praktikoaren aldeko apustua azpimarratu du: “Programa horien bidez, etorkizunerako funtsezko gaitasunak sustatzen ditugu: digitalizazioa, produktibitatea eta berrikuntza. Bidasoan ekiten dutenek tresna sendoekin eta etorkizuneko ikuspegiarekin ekitea da gure helburua”.

APEIA programa

Programazio horrekin batera, Bidasoa bizirikek ekintzailetza-sarea indartzea bultzatzen jarraitzen du, APEIA – Ideietarako eta Aktibaziorako Laguntza Pertsonalizatua programaren bidez. Ekimen honek banakako laguntza eskaintzen die proiektuaren hasierako diseinu-faseetan dauden pertsonei, eta haien ideia baliozkotzen, negozio-aukerak identifikatzen eta ekintza-plan errealista eta jasangarri bat egituratzen laguntzen die. “APEIA bezalako programek hasten ari direnengandik gertu egoteko aukera ematen digute, laguntza hurbil eta praktikoa eskainiz, ideia bat proiektu sendo bihur dezaten”, azpimarratu du Alzagak.

Ildo beretik, Urtizbereak nabarmendu duenez, “talentu ekintzailea lehen fasetik laguntzea funtsezkoa da aukera berriak sortzeko eta lurraldearen garapen ekonomikoa bultzatzeko”.

“Le Petit Confetti”-ko Natalia Meynetek eskerrak eman nahi izan dizkio Bidasoa bizirikeri, “hasiera-hasieratik jasotako laguntza guztiagatik”. Tailer eta prestakuntza guztietara apuntatzen gara, benetan oso baliagarriak zaizkigulako eta proiektu honetan aurrera egiten jarraitzeko aukera ematen digutelako. Era berean, Espacio Humuseko Miriam Loidi Zuletek adierazi duenez, “oso erabilgarria iruditzen zait eskaintzen diren prestakuntza-eskaintza eta tailer guztiak, kontrolatu egiten ez dugun baina ekiteko jakin behar dugula uste dugun gaietatik ikasteko aukera ematen baitigu”. Prentsaurrekoan, Yosune Zapirain – “YorganiZapi” eta “A pedir de boca” ko Pedro Miguel García eta José Vivas ere izan dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude