Kera Emakume Ijito Elkarteak III. poesia errezitaldia antolatu du

Kera, Emakume Ijito Elkarteak, 3. urtez Poesia Errezitaldia antolatu du,  urteari amaiera polita eman nahian. Errezitaldia Irungo Emakumeen Etxean egingo dute abenduaren 4an, ostegunean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Elkartetik adierazi dutenez, jende guztiarentzat irekitako ekitaldia izango da, beraz, parte hartu nahi duen guztia arratsalde polit bat pasatzera gonbidatzen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude