Hiriko pasarela berriaren jarraipena egiteko batzordea gaur bildu da proiektuaren aurrerapena aztertzeko

Gaur goizean, Irungo udaletxean, Irungo hiriko pasarelaren jarraipena egiteko batzordea bildu da proiektuaren aurrerapena aztertzeko. Hain zuzen ere, erakunde arteko organo horren laugarren bilera izan da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko, ADIFeko eta Irungo Udaleko ordezkariak bildu ditu.

Batzordea hiriko pasarela berria eraikitzeko proiektua idazteko, eraikuntza lanak egin eta zuzentzeko eta pasarela mantentzeko lanak egiteko sinatutako hitzarmenaren esparruan sortu zen.

Pasarela berria

Pasarela berriak trenbideen zabaltza gurutzatuko du. Mendebaldetik, geltokiko plazarekin komunikatuta egongo da, eta, iparraldetik, terminal berriari atxikita, luzetara. Bestalde, Vía Irun eremuan integratuko da, eta San Migel, Sebastián Errazu kalea eta Pio XII.a plazaren ingurua oinez lotzen lagunduko du.

Batzordekideek proiektuaren aurrerapena aztertu dute, eta, gai zerrendaren barruan, geltokiko bidaiarientzako eraikin berriaren lanen egungo egoera jorratu dute, berariaz: ADIF egiten ari da lanak, finkatutako egutegiari jarraikiz. Irungo Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari eta Vía Irun proiektuari dagokienez egindako aurrerapausoak azaldu ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude