Ostiralean dantzan eta Disney pertsonaiekin inauguratuko da Sarjia parkeko Eguberrietako Herrixka

Abenduaren 19an, ostiralean, inauguratuko da Eguberrietako Herrixka. Dantza eta Disney pertsonaiak izango dira eguberrietako herrixkaren inaugurazio ekitaldiaren protagonista nagusiak. Herrixka berriz, abenduaren 20tik urtarrilaren 5era arte martxan egongo da, bertatik igarotzen diren haurrei aisialdi ekintzak eskainiz.

Irungo Udaleko lehenengo alkateorde eta Kulturako eta Hiri Bultzada eta Sustapen Ekonomikoko ordezkari Nuria Alzagak gaur goizean parkean bertan eman duen prentsaurreko batean aurkezpen ekitaldiaren xehetasunak eman ditu. Harekin batera izan dira Josune eta Sheila Gurruchaga, 22 Academy akademiaren izenean.

Alzagak adierazi duenez, Sarjia parkeko eguberrietako herrixkari esker, familia irundarrek “esperientzia ahaztezin bat bizi ahalko dute eguberrietan: haurrek patinatzeko pista, tirolina, ludotekako jolas eta tailerrak eta beste atrakzio asko”.

Inaugurazioa ekitaldia

Dantza izango da eguberrietako herrixkaren inaugurazioaren protagonista nagusia: 18:00etatik aurrera, 22 Academy akademiako dantzari talde bat San Juan plazatik herrixkaren sarreraraino jaitsiko da, dantzan. Hain zuzen ere, Sarjia parkean Uranzu pilotalekutik eta Urdanibia plazatik gertuen dagoen sarreran egongo da herrixkaren sarrera, eta, han, akademiako ikasleek abesti batzuk dantzatuko dituzte. Gainera, herrixkan bertan, Ondare Kultur Elkarteak Disney pertsonaien photocall bat jarriko du, nahi dutenek argazkiak ateratzeko.

Aurreko edizioan bezala, haurrek patinatzeko pista, tirolina eta haurrentzako ludoteka instalatuko dira Sarjia parkean, abenduaren 20tik urtarrilaren 5era arte, haurrei aisialdia emateko ekimenak eskaintzeko. Gainera, ludotekak ezaugarri berri bat izango du: iglu formako egitura estali bat, atseginagoa eta erosoagoa izateko asmoz prestatu dena. Aurten, familiek egindako eskari bati erantzunez, txurroak saltzeko karabana bat ekarriko da parkera.

Ekintzen egitaraua

Egitaraua abenduaren 20an hasiko da, goizean 11:00etik 13:30era gailetak apaintzen eta arratsaldean 16:00etatik 20:00etara espazioa apaintzeko eskulanak eta murala egiten, baita zuhaitzean eskegitzeko bolak sortzen ere. Abenduaren 22an, Gabonetan zentratutako eskulanak 11:00etik 13:30era eta zintzilikatzeko galtzerdiak apaintzea 16:00etatik 18:00etara izango dira. Abenduaren 23ko goiza 11:00etatik 13:30era zuhaitzean eskegitzeko desioak idazteari eskainiko zaio. Azkenik, abenduaren 28an Gabonetako zuhaitz baten sorkuntza egingo da arratsaldean 16:00etik 18:00era.

Idazketa eta sormen jardueren atalean, abenduaren 22ko arratsaldean 18:00etik 20:00era Olentzero eta Mari Domingiri gutuna idazteko aukera egongo da. Abenduaren 24ko goizean 11:00etik 13:30era berriz, Gabon kanten sorkuntza egingo da. Abenduaren 29an komikien eta istorioen sorkuntzak 11:00etik 13:30era hartuko du goiza, eta abenduaren 30ean Gabonetako postalak sortuko dira goizean 11:00etik 13:30era.

Hainbat tailer praktiko antolatu dira gainera : abenduaren 26an, 12 mahatsak sartzeko eskulana 11:00etik 13:30era eta Origami tailerra 18:00tatik 20:00tara izango dira. Abenduaren 27ko goizean 11:00tatik 13:30era orri-markatzaileak sortuko dira. Beste sorkuntza tailer batzuk izango dira, hala nola txapak sortzea abenduak 29, 18:00tatik20:00era, pultserak sortzea eta pertsonaia mitologikoen jantziak/objektuak sortzea abenduak 30 16:00etatik 20:00etara), eta akuarelekin marrazki tailerra abenduak 31, 11:00etatik 13:30era. Urte Berrian, urtarrilaren 2an mandalak eta txotxongiloen sorkuntza egingo dira, eta urtarrilaren 4an artilezko ponpoiak. Azkenik, urtarrilaren 5ean Erregeen koroak sortuko dira 11:00etik-13:30era.

Egitarauak momentu bereziak ere baditu: abenduaren 26an Karaokea 16:00etik-18:00era izango da. Abenduaren 27ko arratsaldean 17:00etik 20:00era, jarduera berezi bat nabarmentzen da: Zuresku herri Kirolak. Abenduaren 28an esperimentuak, ipuin kontalaria eta Sorgina Txirulinaren tailerra eskainiko dira. Abenduaren 29an Altxorraren bila jolas bat egingo da (desagertutako opariaren misterioa. Urte berriarekin, urtarrilaren 3an diskofesta egingo da 18:00etatik 19:30era, eta urtarrilaren 4ko arratsaldean 18:00etatik 19:00era Hodei Magoaren ikuskizuna izango da.

Ludotekako jarduera bereziak

Abenduaren 27an, 17:00etan, herri kirolen erakustaldi bat izango da; abenduaren 28an, 18:00etan, ipuin kontalari baten saioa eta tailer bat; urtarrilaren 3an, 18:00etan, diskofesta; eta, urtarrilaren 4an, 18:00etan, magia ikuskizun bat.

Eguberrietako jardueren ordutegiak

Udalaren webgunean eskuratu daiteke Eguberrietako jarduera eta atrakzioei buruzko informazioa eguneratua: izotzezko pistak, txirrista, herrixka, azoka, zuhaitza eta erakusketak.

  • Abenduak 19: 17:30 – 20:00.
  • Abenduak 20: 11:00 – 13:30 eta 17:30 – 20:00.
  • Abenduak 21: Itxita.
  • Abenduak 22 eta 23: 11:00 – 13:30 eta 17:30 – 20:00.
  • Abenduak 24: 11:00 – 13:30.
  • Abenduak 25: Itxita.
  • Abenduaren 26tik 30era: 11:00 – 13:30 eta 17:30 – 20:00.
  • Abenduak 31: 11:00 eta 13:30.
  • Urtarrilak 1: Itxita.
  • Urtarrilaren 2tik 4ra: 11:00 – 13:30 eta 17:30 – 20:00.
  • Urtarrilak 5: 11:00 – 13:30.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude