Ana María Benito arkeologoak eta idazleak hitzaldia emango du ostiralean Irungo Emakumeen Etxean

Ana María Benito idazleak hitzaldia emango du otsailaren 13an, ostiralean, Irungo Emakumeen Etxean. Hitzordua “Elkarrizketa feministak” programaren baitan antolatu da eta arratsaldeko 18:30ean izango da. Hitzaldia Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak, Irungo Emakumeen Etxea elkarrekin kudeatzeko hitzarmenaren barruan antolatu dute. Sarrera doakoa izango da, eta aretoaren edukiera bete arte sartu ahalko dira interesdunak.

Ana María Benito arkeologoa da, eta bide luzea egin du ondare arkeologikoa ikertu eta dibulgatzeko lanetan. Bada, hitzaldian, zer proiektu arkeologikotan murgildu den kontatuko du, bere lanaren eta sektorearen bilakaeraren bere ikuspuntua emateko. Era berean, azalduko du nolakoa izan den bere esperientzia emakume gisa urpeko arkeologiaren esparruan: aukerak, erronkak, zailtasunak… eta bitxikeria bat edo beste.

Azkenik, bere bizitzaz gogoeta egingo du, eta hausnartuko du zer-nola eragin dioten lanean gizonekin bizikidetza eta erosotasun profesionalean oinarrituz moldatzeko balioak eta borroka irakatsi dizkioten emakumeek. Aurkezpenaren ondoren, bertaratzen direnek Ana María Benitori beren iritzia emateko eta galderak egiteko aukera izango dute.

Elkarrizketa Feministak

Elkarrizketa Feministak‘ programa foro berri bat da, hilean behin gai edo formatu berri bat abiapuntu hartuta emakumeengan eragina duten askotariko errealitate berriak ezagutaraztea eta haiei buruz hausnartzea helburu duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude