Hiriko bideetako zuloak konpontzeko lanak egingo dira aste honetan zehar, gauez

Irungo Udalak, Obretako, Mantentze Lanetako eta Azpiegituretako arloaren bidez, abian jarri du bideetako zuloak konpontzeko 2026ko kanpaina. Hala, astean zehar, hiriko hainbat kaleetako zoladurak konponduko dira meteorologiak horretarako aukera ematen badu. Excavaciones y Transportes ORSA S.L. enpresa da kontratuaren esleipenduna, eta hark egingo ditu obrak.

Gorka Álvarez arloko ordezkariak honako hau adierazi du: “Kanpaina honen bitartez, galtzadan konponketak behar dituzten hainbat kaleri helduko zaie. Eta lan hauek programatzeko, noski, hiritarren laguntza izan dugu, arazoen berri eman baitigute”.

Martxoaren 2tik 5era

Martxoaren 2a eta 5aren artean, astelehenetik ostegunara egingo dira kanpainaren barnean aurreikusitako konponketa-lanak.

Martxoaren 2an, ostegunean, Pedro de Arístegui Enbaxadorea plazan jardungo da. Horretarako, Letxunborro hiribideko sarbidea itxiko da etaPuianara eta Urdanibia Berrira sartzeko Jaizubia hiribidea erabili beharko da (Letxunborro hiribidetik). Era berean, Bizkaia kaleko 1 zenbakia eta Harmugarrieta kaleko 9 zenbakiaren artean lan egingo da ere. Ondorioz, Bi kaleak itxita egongo dira gaueko lanek dirauten bitartean. Bizkaia kalea itxita dagoen bitartean, Araba kalea erabili beharko da Katea auzora sartzeko. Horretarako, Erroiarri kalea kontrako noranzkoan gaituko da. Harmugarrieta kaleko ibilbidea (1 eta 9 zenbakien artean) itxita dagoen bitartean, Bizkaia kaletik ateratzeko Harmugarrieta kalea erabiliko da, kontrako noranzkoan.

Martxoak 3, asteartea, Hondarribia kalea konpontzeko lan egingo da. Kalea itxita egongo da goialdean lanak egiten diren artean (1 eta 9 zenbakien artean). Bitartean, Colón ibilbidetik Zubimuxuko biribilgunera igarotzeko, Lope de Irigoyen eta Lucas de Berroa kaleak erabili beharko dira. Hondarribia kaleko beheko aldean lanak egiten diren bitartean, errei bat itxiko da, eta beste erreian trafikoa txandakatuko da seinaleen bidez.

Martxoak 4, asteazkena, San Jose Langilea kalearen txanda izango da. Kalea itxita egongo da, eta ezingo da Dolores Salís kalea erabili. Bertakoei Txikillo kaletik zirkulatzea utziko zaie; horretarako, sarbidea gaituko da, txandakako noranzko bakarrean eta igarotzeko lehentasunarekin. Bestetik, Alzukaitz kalea, oinezkoentzako zubian, konponketak egingo dira, beraz, lanek oinezkoei eragingo diete soilik. Behin-behineko igarobide bat gaituko da galtzadan. Azkenik, Meaka auzoan ere lanean arituko dira. Lanak egiten diren bitartean, errei bat itxiko da, eta beste erreian trafikoa txandakatuko da seinaleen bidez.

Martxoak 5, ostegunean, konponketa lanak Dario Regoyos kalea iritsiko dira. Zehazki, bi zatitan jardungo da: 8 zenbakitik (eskailera mekanikoen parean) José Mari Iparraguirre kaleko bidegurutzeraino, eta 54 zenbakitik (zubi etxeen ondoren) Gazteluzahar kaleko bidegurutzeraino. Lehen zatiko lanek dirauten bitartean, kalea itxiko da Berrueta Pintorea kaletik. Kaleko 17 zenbakira arteko auzokideak soilik sartu ahalko dira. Darío Regoyos kaleko azken zenbakietan lanak egiten diren bitartean, José María Franco eta José Mari Iparraguirre kaletatik zirkulatu ahalko da. Bigarren zatiko lanak egiten diren bitartean, errei bat itxiko da, eta beste erreian trafikoa txandakatuko da seinaleen bidez.

Lanak gauez

Lanak zein eremutan egingo diren erabakitzeko hainbat elementu hartu dira kontuan: zuloaren tamaina eta arriskua, kokapena, kalearen garrantzia, banaketa ekitatiboa… Eta, horretarako, hiriko mantentze lanetako zerbitzuaren ikuskapena zein hiritarren abisuak erabili dira oinarri gisa. Lan guztiak gauez egingo dira. Obretako, Mantentze Lanetako eta Azpiegituretako arloak barkamena eskatzen du lanek eragin ditzaketen eragozpen guztiengatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude