Irungo gaua euskararen argitan: 24. Korrikak hiria zeharkatu du

Goizaldeko lehen orduetan, lo gutxi eta ilusio handia izan da nagusi Irungo kaleetan. 24. Korrika martxoaren 24ko goizaldean sartu da gure hirian, euskararen aldeko aldarria auzoz auzo zabalduz. Andrearriaga bidetik 03:58an hasi den ibilbideak  herriko eragile, ikastetxe eta elkarte ugari batu ditu lekukoaren inguruan.

Gauak aurrera egin ahala, Korrika hiriko puntu ezberdinak igaro ditu. Katea auzotik hasita (04:04an) , lekukoa eskuz esku ibili da Kateko auzokideekin (04:11) eta Elatzeta ikastetxeko ordezkariekin (04:15). Elizatxo hiribidean, Bidasoa Lanbide Heziketako eta Eguzkitza zein Belaskoenea ikastetxeetako kideek hartu dute protagonismoa goizeko lauretan.

Ibilbideak ez du etenik izan hiriaren erdialdean. 04:31n Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak hartu du lekukoa , eta handik gutxira Mosku euskalduna aldarrikatu dute Sortu, Ernai eta Loratzen taldeek. Dunboa eta Toki Alai ikastetxeek (04:39) eta Laboral Kutxako kideek (04:43)  ere bat egin dute lasterketarekin.

Goizaldeko azken txanpan, alderdi politikoek eta erakundeek ere beren kilometroak osatu dituzte: EH Bilduk (04:46) , EAJ/PNVk Faisan irlan (04:51) eta Plaiaundi LHII-ko kideek (04:56). Korrika 05:00etatik aurrera Behobia eta inguruko industrialdeetara bideratu da , Izarkom, CAF LAB, Argitrans eta BDS Koop bezalako entitateen babesarekin , eta azkenik, 05:32an, Kemen Dantza Taldeak borobildu du Irungo ibilbide hau bide berdean.

Korrikak argi utzi du, beste behin ere, Irunen euskara bizi-bizirik dagoela eta herritarrak prest daudela edozein ordutan euskararen aldeko pausoa emateko.

Bihar gehiago

Baina Korrikak ez du etenik, bihar, asteazkena (martxoak 25), Korrika berriz ere Bidasoaldera itzuliko baita. Goizaldeko 05:06an Ficobatik abiatu  eta Irun zein Hondarribia zeharkatuko ditu berriro ere. Hondarribian, goizeko 05:27an sartuko da Mendelutik , eta herriko eragile ugarik hartuko dute lekukoa, hala nola Hondarribia Futbol Elkarteak , Udalak edota Ama Guadalupekoa Ikastetxeak , Letxunborrora 06:17an  itzuli aurretik. Azkenik, Korrikak goizeko 06:40an utziko du Irun atzean, Pio Baroja BHI-ko kilometroarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude