Irungo Udalak Elizatxo etorbideko eraikin degradatua erosi eta eraisteko prozedurari ekin dio

Irungo Udalak jakinarazi du Elizatxo etorbidean dagoen eta erabilera gabe zegoen eraikin bat eraisteko prozesua hasi duela. Jarduera hau hiri-berroneratzera bideratutako udal-politika baten barruan kokatzen da, hiriko eremu degradatuak berreskuratzeko eta herritarren beharretara egokitutako erabilera berriak emateko asmoz. Udalak gaur goizean bertan formalizatu du erosketa, eta eraikina berehala hesitu eta eraitsiko dela ziurtatu du.

Erosketa prozesua 2024tik aurreikusita zegoen arren, hainbat arrazoirengatik atzeratu egin da. Batetik, eraikinaren titulartasuna erregularizatu zain egon behar izan du Udalak, eta bestetik, higiezina okupatuta zegoenez, agindu judizial baten bidez hustu behar izan dute erosketa gauzatu ahal izateko. Esku-hartze honen bidez, denboraren poderioz espazio hutsak narriadura-eremu bihurtzea eta bestelako arazoak sortzea ekidin nahi da.

Behin eraispena amaituta, aurreikusitako hirigintza-plangintzak Elizatxo etorbideko espaloia handitzea ahalbidetuko du. Horrela, hiri-tarte horretan oinezkoentzako eta bizikletentzako espazio publikoaren kalitatea hobetuko da, herritarrei mugikortasun seguruagoa eta zabalagoa eskainiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude