Irungo Udaleko Hiri Bultzada eta Ekonomia Sustapeneko arloak gogorarazi du ‘30ak 20 berriak dira‘ kanpainaren bosgarren edizioaren onuradunek ekainaren 22ra arte (egun hori barne) izango dutela Irun.market plataforman deskontu-kodeak trukatzeko aukera. Guztira, 669 irundarrek jaso zituzten maiatzaren hasieran kode horiek, plataformaren bidez egiten diren erosketetan deskontuak eskuratzeko eta herriko merkataritza bultzatzeko.
Denda fisikoetarako txeke berriak
Aurtengo edizioak, gainera, ‘Denda fisikoan erosteko txekea’ izeneko produktu berria ekarri du, atxikitako saltokietan erosketak zuzenean eta aurrez aurre egiteko aukera emanez. Irun.market bidez eskuratutako txeke horiek, bestalde, ekainaren 26ra arte erabili ahal izango dira dagokion establezimenduan; egun horretan amaituko da haien balio-epea ere.
Epeak gainera etorri baino lehen, Udalak erabiltzaileak animatu nahi ditu dituzten kodeak berrikusi eta erosketak bi epe horiek amaitu baino lehen egitera, deskontuak gal ez daitezen.



