Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak “Ibaia izena duen herrialde bat” Arte Digitalaren Lehiaketaren edizio berria jarri du martxan. Ekimen honen helburu nagusia da gazteen arte-sormena bultzatzea eta Irunek, Hondarribiak nahiz Hendaia osatutako mugaz gaindiko lurraldearen natura- eta paisaia-ondare aberatsari balioa ematea.
Lehiaketa hau 30 urte arteko (barne) artista amateurrei zuzenduta dago, nazionalitate edo bizileku mugarik gabe. Parte-hartzaile bakoitzak arte digitaleko tekniken bidez egindako jatorrizko lan bakarra aurkeztu ahal izango du, eta proposamenak Bidasoa-Txingudi eremuko (Irun, Hondarribia edo Hendaia) paisaia adierazgarriren batean inspiratuta egon beharko du nahitaez. Irabazleak 500 euroko sari bakarra jasoko du eta bere sorkuntza Partzuergoaren irudi-bankuan sartuko da. Horrez gain, aurkeztutako lanen arteko aukeraketa bat Bidasoako Interpretazio Zentroan erakutsiko da eta webgune ofizialean argitaratuko da.
Lanak aurkezteko bideak eta epeak
Proposamenak posta elektronikoz bidali beharko dira consorcio@bidasoa-activa.com helbidera. Horretarako, deskarga-esteka baten bidez bereizmen handiko artxiboa eta bereizmen txikiko JPG formatuko bertsioa igorri beharko dira, lehiaketaren oinarrietan eskatzen den dokumentazioarekin batera. Lan guztiak aurkezteko azken eguna 2026ko urriaren 26a izango da, egun hori barne.



