Real Uniónek Stadium Galen mendeurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu du

 

Argazkia: Irungo Stadium Galen inaugurazio partidua. (Iturria: Kutxateka. Identifikazio zk.: 19025841).

Real Unión klubak Stadium Galen mendeurrenaren (1926-2026) inguruko ospakizun-egitaraua prestatu du asteburu honetarako. Batetik, Carlos Fernández de Casadevante Real Unióneko presidente ohi eta mendeurreneko liburuaren egileak hitzaldia eskainiko du Oiasso Museoan gaur, irailaren 18an, 19:00etan, Stadium Galen 100 urteko historiari eta bilakaerari buruzko xehetasunak gogora ekarriz.

Bestetik, partidaren egunean jaia kalera aterako da zale guztiekin batera ospatzeko. Festa 16:00etan abiatuko da San Juan Plazan egingo den topaketarekin, eta 17:00etan kalejira alai bat egingo da estadiorantz. Ondoren, 18:25ean zaleak zelaira sartuko dira, 18:30ean Ohorezko Aurreskua dantzatu eta 18:40ean ohorezko sakea egiteko, 18:45ean Mirandesen aurkako norgehiagokari hasiera eman aurretik. Real Uniónek etxean jokatuko du asteburu honetan, 1926ko irailaren 19an, zelaiaren inaugurazio egunean egin bezala, federazioari hitzordua etxean jartzea eskatu ostean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude