Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Eguna dela eta, argi arrosaz argiztatuko da udaletxea bihar iluntzean. Fatxadako argiak 19:18etan piztuko dira, eta 23:00etan itzaliko, eraginkortasun energetikoa dela eta. Gainera, goizean goiz, Udaletxeko balkoian ere begizta arrosa bat jarriko da. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak egin du eskaria, Irunen egoitza duena.
Ekimen honen bidez, bularreko minbizia ikusarazi nahi da, gaixotasun honen errealitatearen eta ikerkuntzaren garrantziaren inguruan sentsibilizatzeko, kaltetuen bizirautea eta bizi kalitatea hobetzen jarrai dezan.
Bularreko minbiziari buruzko informazioa gehiago lortzeko, elkartearen webgunea kontsultatu daiteke.



