Belartzako aparkalekua eraikitzeko lanak direla eta, Irungo Udalak jakinarazi du Zurbaran kalean trafikoa moztuko da. Trafikoa bihartik, asteartea, abenduaren 10etik datorren abenduaren 20ra arte moztuko da. Bitarte horretan saneamendu-kolektore bat jarriko kalearen zati batean.
Bizilagunek garajeetan sartzeko modua izan dezaten, honela antolatuko da Zurbaran kaleko trafikoa:
Zurbaran kalerako sarbidea Berroeta pintorea kaletik itxita egongo da. Zurbaran kaleko bizilagunek, garajeetara sartu nahi badute, Berroeta pintorea igo beharko dute, gero Cesar Figueridotik jaitsi eta, ondoren, Zurbaran kaletik sartu beharko dute, egungo noranzkoaren kontra.
Egungo aparkalekuan aparkatzen duten bizilagunak Berroeta pintore kaleko bidetik aterako dira, Zurbaran kalekoa baliogabetuta geratuko baita. Berroeta pintorea igoko dute, Cesar Figueridotik jaitsiko dira eta hortik hartuko dute nahi duten norabidea.
Informazio hori bizilagunei ere helaraziko zaie, Kontratak atarietan jarri beharko duen ohar baten bidez xehetasun-planoa ere jasota.



