“¡Acuerdo Humanitario YA!” dokumentala emango da Kabigorrin urriaren 3an

“¡Acuerdo Humanitario YA!” dokumentala emango da Kabigorrin urriaren 3an, ostegunean. Emankizuna 19:30ean hasiko da. Dokumentala komunitate afrokolonbiarrek Kolonbiara eta mundura egindako deia da. Buenaventurako ibai-arroetan familiei eragiten dien giza eskubideen urraketa sistematikoarekin amaitzea bilatzen du.

Juan Santoyo zuzendaria, Human Connet-eko koordinatzailea dena, eta Manoli Etxeberria, Komite Internazionalistak, Kolonbiako Lurraldean bizitza, bakea eta iraunkortasunaren aldeko Karabana Humanitarioa parte-hartzailea, bertan izango dira.

Dokumentalean ikusgai

Gatazka armatuak bortizki jotzen ditu arro horiek: legezko eta legez kanpoko talde armatuak daude eremua kontrolatzen, eta horrek arriskuan jartzen du bertako herritarren bizia. “Acuerdo Humanitario YA!” aktore armatuei eta Kolonbiako Estatuari zuzendutako eskakizun urgentea da, bizitza bere forma guztietan mehatxatzen duen sistema baten egiturazko arazoak azaleratzen dituena. Aldi berean, erresistentzia borrokak eta komunitateen auto-babeserako estrategiak nabarmentzen ditu, babestu eta entzutea merezi duten bake ekimenak ordezkatzen dituztelako.

Dokumentala landako eta Buenaventura hirian zentratzen da, euren lurraldeak utzi dituzten komunitateen eta bertan irauten dutenen historia kontatuz. Gainera, erkidego horien eragina babestu nahi du, Komunitate Beltzen Prozesuarekin (PCN) batera, ekimen propioetan antolatuta baitaude, eta talde armatuekiko bake-mahaietan egotea eskatzen baitute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude