Afrika ezezagunenean murgilduko da ostegunean “Zure abenturaren bila” saioa

Irungo Udaleko Kultura zerbitzuaren eskutik, ostegun honetan, hilak 6, “Zure abenturaren bila” programaren barruko hamaikagarren saioa egingo da: “LESOTO: Afrikako ‘Mendietako Erreinua’, bizikletaz”. Hitzordua 19:30etan izango da, Irungo Amaia KZko hitzaldi aretoan, eta sarrera doakoa izango da. Interesdunak aretoa bete artean sartu ahalko dira. Oraingo honetan, bidaiaria Igone Mariezkurrena izango da.

Saioa euskaraz izango da, eta ikus-entzunezkoa proiektatuko da non glaziarra eskalatu izanaren garrantzia azpimarratuko da, 60 bat minutuz. Ondoren, solasaldi bat izango da protagonistarekin.

“LESOTO: Afrikako ‘Mendietako Erreinua’, bizikletaz”

“Aurrenekoz Lesotoren berri izan nuenean, kokalekua bilatu behar izan nuen mapan; horrek izugarri erakarri ninduen. Azaleraren % 80a 1.800 metrotik gorako garaieran dago, horregatik esaten diote Mendien Erreinua. Orografia menditsuak eta turismoa sustatzeko harribitxi nabarmenik ez edukitzeak nahikotxo isolatu dute Lesoto urteetan. Nor ote dira manta, katiuskak eta pasamontañasa soinean bizi diren horiek? Txirrinda baino bidelagun hoberik ez zitzaidan bururatu Afrika ezezagunenean murgiltzeko”.

Zure abenturaren bila

Zure abenturaren bila bidaia programa bat da, non gonbidatuek beren bizipen eta esperientziak eta, azken batean, bidaiatzeko zaletasuna kontatzen dituzten, abenturako irudien laguntzaz betiere. Programaren barruan, askotariko esperientziak kontatu izan dira, hala nola Antartikara egindako espedizioak, planetako mendirik garaienetara eta zailenetara egindakoak eta askoz ere leku hurbilagoetan egindako irteerak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude