Agifesek buru osasuna pantaila handira eramango du abenduaren 11n

Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum saioa eskainiko du datorren abenduaren 11an, ostegunean, 19:00etan, Irungo Amaia kultur zentroan. Proiektatutako filma zinemako klasiko bat izango da: ‘Una mente maravillosa’, lau Oscar sari irabazi zituen drama biografikoa. John Nashen bizitza kontatzen du, Ekonomiako Nobel Saria eskuratu zuen matematikari bikainarena. Eskizofrenia paranoidearen diagnostikoa zuen.

Egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen ezagutza zabaltzea, baita buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea ere. Emanaldirako sarrera doakoa izango da, eta ikusleek pelikulaz eta proiekzioaren ondorengo solasaldiaz gozatu ahal izango dute, filmaren mezuan sakontzeko asmoz Agifeseko kideen eskutik.

Kazetaritza sariak

Agifesek 2025eko Kazetaritza eta Buru Osasuna Sariak antolatu ditu. Lehiaketa honen xedea buru osasunaren inguruko kazetaritza- eta dibulgazio-lanak sustatzea eta saritzea da. Buru nahasmendua duten pertsonei buruzko informazioa ikuspegi arduratsu batetik ematen duten lanak azpimarratu nahi ditugu; gizarte-sentsibilizazioa sustatzen eta estigma gainditzen laguntzen duten horiek, hain zuzen ere.

Sari hauek hedabideetako profesionalei eskerrak emateko sortu dira, ahalmen handia baitute buru osasuneko arazoak naturalizatzeko eta pertsonen gizarteratzea bultzatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude