Amaia KZk “Herri Ihauteriak” erakusketa hartuko du martxoaren 4ra arte. Erakusketak lurraldeko Inauteri garrantzitsuenen errepasoa egiten du. Guztira, 13 pertsonai biltzen ditu, 5 multzotan antolatuta.
Erakusketak 13 pertsonai ezberdin ditu 5 multzotan antolatuta: Altsasukoak, Ituren-Zubietakoak, Lantzekoak, Ziburekoak eta Donibanekoak (Iruñea). Hala nola, pertsonaiekin eta bere testuekin, hainbat irudi proiektatuko dira musikaz lagunduta, non pertsonaiak bere testuinguruan ikusi ahalko diren.
Ordutegia
Erakusketa ikusgai egongo da datorren martxoaren 4ra arte, barne. Erakusketa bisitatu nahi dutenek asteartetik larunbatera, 18.00etatik 21:00etara hurbildu beharko dira edo igandeetan 11:30etik 13:30era. Astelehenetan berriz, itxita egongo da.



