Guztira zortzi talde lehiatuko dira Dunboa-Eguzki klubak antolatutako nazioarteko txapelketan
Apirilaren 19tik 21era Irungo Hiria Nazioarteko Lehiaketaren XXXVII. edizioa jokatu da Irunen. Lehiaketaren barneko partidu guztiak ostiraletik igandera jokatuko dira San Jose Obrero futbol zelaian. Dunboa-Eguzki klubeko lehendakariordea den Roberto Iglesiasek txapelketaren nondik norakoak azaldu ditu.
Dena prest duzue txapelketaren edizio berri honetarako?
Ilusio handia dugu. Izan ere, zuzendaritza batzordea osatzen dugun pertsonen %90a honelako ekitaldi bat antolatzen dugun lehen aldia da, baina talde erakargarriak biltzea lortu dugula uste dugu.
Zein izango da aurtengo txapelketako nobedade nagusia?
Kadete kategoria berreskuratzeko ahalegin berezia egin dugu aurten, honela, duela hiru urteko egoera ekonomikoa dela medio galdutako kategoria berreskuratzeko. Izan ere, kategoria honetan gazteek formazio maila altuagoa dutela nabaritzen da, eskolako jokalariekin alderatuz gero.
Iragan historiko handia duen txapelketa da ezta?
Bai, 37 edizio azkar esaten da, baina, zenbaki altua da. Egia da urte guzti hauetan zehar momentu honetan lehen mailako taldeetan dabiltzan jokalariak igaro direla txapelketa honetatik.
Zeintzuk izango dira aurtengo edizioan lehiatuko diren klubak?
Reala, Athletic edo Alavesa bezalako talde ezagunak izango ditugu gurekin. Hortaz gain, Andaluziako Peloteros klub indartsua, Donostiko Koskas edo Iruñako Txantrea klubak gurean izango ditugu ere. Lehiaketaren nazioarteko maila mantentzeko, talde alemaniarra izango dugu gurekin ere.
“Momentu honetan lehen mailako taldeetan
dabiltzan jokalariak igaro direla txapelketa honetatik”
Roberto Iglesias, Dunboa-Eguzki Klubeko lehendakariordea
Zein izango da txapelketaren dinamika?
2016 urtean ezarritako formatuari eutsiko diogu, beraz, ostiral eta larunbatean bi taldeen arteko partiduak jokatuko dira. Azkenik, igandean, finalaurreko partiduak eta finaleko azken partidua jolastuko dituzte.
Joan den urteko ikusle datuak berdintzea espero duzue?
Zehazki ez dakit zenbat jende hurbilduko den. Azkenean talde esaguratsuak ekartzea lortu dugula uste dut eta hori jendearentzat erakargarria izan daiteke. Gainera, Gipuzkoa inguruko taldeez gain, kanpoko taldeen presentzia garrantzitsua izan daiteke.
Zein emaitza espero duzue Dunboa-Eguzkiko jokalarientzat?
Gure jokalariek lehiaketa irabaztea espero dugu, nola ez. Hala ere, zaila izango da gainontzeko taldeen maila altua ikusita.
Zelako etorkizuna ikusten diozu lehiaketa honi?
Gure asmoa lehiaketaren hazkundea lagunduko duten gauzak berreskuratzea izango da. Iraganean txapelketa honen barneko partiduak Hondarribia edo Oiartzungo partiduetan jokatzen zen ere.
“Kadete kategoria berreskuratzeko ahalegin berezia egin dugu aurten”
Roberto Iglesias, Dunboa-Eguzki Klubeko lehendakariordea
Txapelketaz gain, datozen hilabeteetan zein beste ekintza antolatu ditu Dunboa-Eguzki klubak?
Gure talde guztiekin denboraldia amaitu ostean, udaran Summer Experience kanpusa antolatzeko asmoa dugu. Era honetan, haurrek futbolarekin loturiko formazioa jasotzeko aukera izango dute.
2014 urtetik aurrera martxan dugun ekintza hau 8 eta 12 urteko bitarteko hurrei zuzendurik dago eta, futbolaz gain, bestelako ekintza ludikoak egiten ditugu. Ondoren, denboraldi berriari indarrez ekingo diogu.