
Ikasturte berriaren hasierarekin batera, Ara!Gorputz-ek “Hilerokoa Eskoletan” programa berreskuratu du. Programa honen barnean 4., 5. eta 6. mailako haurrei eta eskolan lan egiten duten helduei bideratutako bideratutako saioak eskaintzen dituzte.
Hortaz aparte, 2019tik urtez urte hainbat baliabide sortu dituzte irakasleek gaia modu ‘autonomoan’ landu ahal izateko: Unitate didaktiko bat, ‘Ziklikoa naiz!’ bideoa, norberaren zikloaren erregistroa egiteko ziklograma eta gaiari ikusgarritasuna emateko zenbait ilustrazio. Guzti hori eta gehiago Ara!Gorputzen webgunean topatu daiteke.
2 ildo berri
Gainera, azken ikasturtean zehar 2 ildo berri batu dizkiote “Hilerokoa Eskoletan”programari. Batetik, Zikloan APP-a, hilerokoaren erregistroa mugikorraren bidez egiteko euskarazko lehen aplikazioa. Bestetik, hilerokoa lantzen duten eragileen katalogoa.
Informazio gehiago nahi duenak Ara!Gorputzen webgunea bisitatu edo Telegram kanalera batzeko aukera du.



