Iaz Korrikak piztutako ilusioa ahaztu ezinik, Irungo AEK euskaltegiak 24-25 ikasturteko matrikulazio kanpaina abiatu du. 23. Korrikak Irungo kaleak bete zituen bezala, aurten ere euskaltegia betetzeko esperantzarekin ekin diote AEKn ikasturte berriari. Euskara ikasteko ahalik eta aukera zabalena eskaini ahal izateko, taldeak, ordutegiak eta bestelakoak antolatzen hasiak dira jada.
Irungo AEK Euskaltegiak zabalik du 24-25 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea. Irailaren 25ean bukatuko da izena emateko epea eta eskolak berriz, urriaren 1ean hasiko dira. Urtero bezala, maila guztietako ikastaroak eskainiko dira. Hortaz gain, ikastaro bereziak ere antolatu dituzte: mintza ikastaroak, hika tailerra, C2 ikastaro konbinatuaz gainera eta Euskaltzaindiaren arauen tailerra. Eskolak asten 2, 3 edo 4 aldiz jasotzeko aukera egongo da.
Ikastaroetan izena emateko hainbat bide daude. Izen ematea aurrez aurre egin nahi dutenak Legia karrikako 6. zenbakian dagoen Irungo AEK Euskaltegira hurbildu daitezke. Euskaltegiaren bulego-ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta arratsaldeetan, 16:30etik 19:30era. Bestela, 943 62 88 34 telefono zenbakira deitu edo 688 746 633 zenbakira hitz egin behar da WhatsApp bidez. Informazio gehiago nahi izanez gero, irun@aek.eus helbide elektronikora idazteko aukera duzu ere.



