Ara!Gorputzek “Familia asko gara” liburuaren bigarren edizioa argitaratu du

Ara!Gorputz elkarteak “Familia asko gara” ipuinaren bigarren edizioa argitaratu du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin ipuinaren lehen edizioa atera zuten eta 50 ale banatu zituzten Bidasoaldeako udal liburutegietan eta eskoletan. Liburuaren harrera ona ikusita, bigarren argitalpen bat egitea erabaki dute bere kasa ipuinaren mezua hedatzen jarraitzeko.

Behar bati erantzuteko irrikak ernaldu zuen ipuina munduratzeko ideia. Izan ere, ume arrazializatuak protagonista dituzten ipuinak, euskaraz, ez dira batere ohikoak. Tamalez, familia ez nuklearren ereduak adierazten dituzten ipuinak ere ez. Elkar babes eta konpromisoak egin dute posible “Familian asko gara”.

Ipuinean, zaintza sare oparoaz gozatzen duen ume baten abenturak kontatzen dira. Giro atseginean, arrazakeria eta familia ereduak jorratzeko parada eskaini nahi du ipuinak. Esteka honetan dago informazio guztia eta ipuina modu digitalean ikusi daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude