Irungo Udaleko Kirol Arloak jakinarazi duenez, Azken Portu eta Artaleku kiroldegiek 2021eko bigarren hiruhilekoko ikastaroen eskaintza berria egin dute, egungo egoerara egokituta, aurreko programekin gertatu bezala.
Egungo egoera ikusita, neurri bereziak hartuko dira: edukiera-mugak eta espazio eta materialak garbitu eta desinfektatzeko beharrezko denbora direla eta, haurren igeriketa-ikastaroak eta igeriketa egokituko ikastaroak 10 minutu laburragoak izango dira, eta aretoko jarduerak 15 minutu laburragoak, urritik egiten den bezalaxe.
Aretoko ikastaroen programa honek 103 ikastaro hartzen ditu barnean (49 Artalekun eta 54 Azken Portun), eta 1.236 toki eskaintzen ditu (632 Artalekun eta 604 Azken Portun). Programak egiten dituen proposamenak ere, ariketa motak, ez dira oso desberdinak. Hainbat eta hainbat ikastaro izango dira: zumba, tonifikazioa, aerobic, pilates, «bizkar osasuntsua», wellness, cycling, yoga etab.
Igerilekuetan, 144 ikastaro daude (75 Artalekun, eta 69 Azken Portun). Bi instalazioen artean, 875 toki eskaintzen dituzte igeriketa-maila guztien artean.
Izen-emateak
Beste urte batzuekin alderatuta, urtero garai honetan irekitzen baitira, eta udan bezala, ez da izango aurretiaz izena emateko eperik, eta ez da hartu beharko hitzordurik: izena emateko fasea zuzenean hasiko da, astelehen honetatik aurrera (martxoak 15) abonatuentzat eta, tokirik geratzen bada betiere, 22tik aurrera abonatu ez direnentzat. Irun Txartela erabiliz eman beharko da izena, Irungo Udalaren webgunean, eta izena emateko ordenaren arabera banatuko dira tokiak.
Joan den ekainaren 8an ireki ziren kiroldegiak, instalazioak erabiltzeko muga batzuk ezarrita: Artalekuko eta Azken Portuko fisioterapia-zerbitzuak eta gimnasioak erabilgarri daude, baita bi instalazioetako igerilekuak ere, gorputzeko tratamenduetarako guneak (sauna, spa, etab.) izan ezik; jende kopurua mugatu da; hitzordua hartu behar da; eta segurtasun- eta higiene-neurriak bete behar dira (maskara, distantziak, eskuen garbiketa…).IrunKirol webgunean kontsultatu daitezke neurriak.