Datorren otsailaren 28an, larunbatean, Artia auzoak inauteri giroan murgilduko da jai-egun osatu batekin. Artia Auzo Elkarteak, Beti Lagunak elkartearekin lankidetzan, egitarau koloretsua prestatu du adin guztietako bizilagunentzat.
Mozorro lehiaketa Pio Barofejan
Eguneko ekitaldi nagusia 11:30ean hasiko da Pio Baroja oinezkoentzako gunean. Bertan, mozorro lehiaketa egingo da, eta sariak lau mailatan banatuko dira: 0 urtetik 5 urtera, 6 urtetik 9 urtera, 10 urtetik 16 urtera eta 16 urtetik aurrera (adin mugarik gabe). Lehiaketan parte hartzen duten guztien artean opari-zozketa bat egingo da.
Lehiaketa amaitutakoan, indarrak berritzeko garaia izango da. Antolatzaileek paella dastaketa bat eskainiko dute, bai mozorro lehiaketako parte-hartzaileentzat, baita haiekin doazen laguntzaileentzat ere.
Izen-ematea zabalik
Parte hartu nahi duten guztiek ezinbestekoa dute aurrez izena ematea. Horretarako bi bide daude. Batetik, aurrez aurre egitea, otsailaren 20an (ostirala) eta 23an (astelehena), 17:00etatik 19:00etara, auzo elkarteko liburutegian. Bestela, WhatsApp bidez 628.99.15.75 telefono zenbakira mezua bidaliz (izena, abizena, helbidea, adina eta telefonoa zehaztuta). Izen-emateko azken eguna otsailaren 25a, asteazkena, izango da.




