“Artze, Joxan… Gogoan!” ikuskizunaz gozatu ahalko da maiatzaren 10ean Amaia KZn

Maiatzaren 10ean, “Artze, Joxan…Gogoan!” ikuskizuna hartuko du Amaia KZak. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude dagoeneko Amaia KZren sarreren salmentarako webgunean, Irungo turismo bulegoan eta antzokiko leihatilan, emanaldia hasi baino ordubete lehenago.

Ikuskizun multimedia honetan Náyade Abesbatza izango da protagonista, Belén Sierraren pianoarekin lagunduta, eta Caroline Philipps eta Mixel Ducau musikariekin. Gainera,  Gorka Larrañaga artistak, Andoni Salamero poetak eta Itziar Gómez, Ainara Maya eta Pello Otxoteko poeta irundarrek hartuko dute parte emanaldian.

Sarrerak

Sarrera orokorraren prezioa 16 eurokoa da. Gazte txartelaren onuradunek, 14 urtetik beherakoek, familia ugariek eta langabezian daudenek prezio murriztuan eskuratu ahalko dute, hau da, 10,50 euroan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude