Pasa den asteburuak oso balantze positiboa utzi zuen Super Amara Bidasoa Atletiko Taldean, bi arlo lehiakorretan emanaldi handiak eginez: Neguko Jaurtiketen Espainiako Txapelketa eta Euskadiko 18 eta 20 urtez azpiko Txapelketa. Bertan klubeko atletek domina ugari, marka pertsonalak eta Euskadiko errekor berri bat gehitu zituzten
Neguko Jaurtiketen Espainiako Txapelketan
Jaurtitzaileen taldeak bere lehiakortasun maila altua erakutsi zuen Neguko Jaurtiketen Espainiako Txapelketan brontzezko hiru domina eta finalista postuak lortuz.
Dominak Arielle Antoinette Ngole, Bruno Cagigos eta Alejandro Estebanentzat izan ziren. Arielle Antoinette Ngole, brontzea 20 urtez azpiko diskoan (46,32 m), bere marka pertsonal onena lortuz. Bruno Cagigos, brontzea irabazi zuen ere diskoan 23 urtez azpiko kategorian(49,12 m), eta 11. postua kategori absolutuan (50,15 m). Alejandro Estebanek brontzea lortu zuen jabalina 23 urtez azpikoan (68,34 m), eta 7. postu nabarmena absolutuan (65,71 m).
Postu nabarmenduak lortu zituzten Alain Oca, 4. postua martxoko 18 urtez azpikoan (59,87 m), Raquel Villa, 5. postua disko absolutuan (46,48 m), klubeko errekor berria ezarriz, Noa Esteban, 5. postua jabalina Sub20an (42,01 m), Unax Eraso, 10. postua martxoko 23 urtez azpikoan (39,11 m) eta Marta Mancebo, 11. postua jabalina absolutuan (39,11 m).
Euskadiko 18 eta 20 urtez azpiko txapelketa
BATeko atletak distira egin zuten arrakastaz betriko txapelketa honetan.
Urrezko dominak lortu zituzten hainbat kirolarik. Iker Piñeira, urrezko domina bikoitza 60 m (6,93s) eta 200 m (21,79s), azken hau Euskadiko 18 urtez azpikoerrekorra, Orkatz Beitia handiaren markaren (21,81s) ordez. Iker Anaut, urrea luzeran (6,13 m). Jon Gajate, urrea 60 m hesitan (8,58s). Alai Cabello, urrea 800m 1:55,95min. Yuxuan Zhu, urrea triple jauzian (11,20 m). Naia Llorente, urrea altueran (1,68 m). Adur Errazkin, urrea 1000 m-n (2:43,84min) marka pertsonalarekin. Maren Martin, urrea 300 m-n (44,11s).
Zilarrezko dominak lortu zituzten ondorengoek: Hai Duong Alzagak 200 m 18 urtez azpikoan (26,11s), Alaine Aguerraldek 200 m 20 urtez azpikoan (24,91s), Eñaut Arburuak 400 m 18 urtez azpikoan (50,46s) Markel Garranchok 400 m 20 urtez azpikoan (49,91s), Aila Larruskainek triple jauzian (9,97 m), Noa Garcíak luzera (5,32 m) eta altuera (1,50 m) eta Nora Gonzálezek 300 m (44,45s).
Brontzezko dominak berriz, 7 izan ziren: Jon Andiano 400 m 18 urtez azpikoan (51,93s), Iker Anaut triple jauzian (12,16 m), Imanol Ibarbia pértigan (3,95 m), Eñaut Arburua 200 m (22,63s), Amane Arruabarrena luzeran (4,65 m), Rafa Caseau 60 m hesitan (8,77s) eta Aingeru Etxabe pértiga 18 urtez azpikoan (2,60 m).
Beste emaitza nabarmenduak
Dominaz gain, hainbat atleten lorpenak handiak izan ziren ere.
Abiaduran 60 metroetan Laia Vasquez (8,30s), Yuxuan (7,89s), Arkaitz Pacale (7,92s), Egoitz Mikelarena (7,26s), Jon Gajate (7,42s), Rafa Caseau (7,65s). 200 metroetan Laia Vasquez (27,51s), Nagore Navarra (28,80s). 300 metroetan Eneko Álvarez (43,74s), Eñaut Aguilar (42,35s). 400 metroetan Sebastian (56,96s).
Ertaina eta luzeran, 800 m: Hugo Vázquez (2:02,01min), 1000 m: Telmo Nausia (3:00,09min) eta 1500 m: Naia Piquer (4:56,65min), Eider Aramburu (5:03,68min), Paula Crespo (5:16,59min), Julen Mendoza (4:06,84min), Urko Ibarguen (4:27,92min), Gorka García (4:33,61min).
60m hesietan, María Sancho (11,27s), Amaiur Aguilar (11,64s), Ane Márquez (11,15s), Ilune Apalategi (10,58s), Olaia Verdasco (10,30s) eta Dakota Serna (10,49s).
Jauziak Pértigan Zoe Caseau (2,05m), Eñaut Córdoba (2,45m), Hegoi Errazkin (2,15m), Rafa Caseau (3,50m). Luzera: Yuxuan (5,64m), Iñigo Romero (4,65m) Triple: Zoe Caseau (8,80m), Amane Arruabarrena (9,67m). Altuera: Izaro Romero (1,45m).
Azkenik, jaurtiketan, pisuan zehazki, Adur Muñoz (10,22m), Anartz Alonso (7,58m), Olatz Elizasu (7,87m), Eider Eizagirre (7,87m).
Bidasoa Atletiko Taldearen ustetan, “gure atletek hazkunde eta determinazioa erakusten jarraitzen dute, klubari erreferente garrantzitsua egiten dioten atletismo autonomiko eta nazional mailan”.



