Eraikik Iñudeen eta Artzainen konpartsa antolatzeko bilera deitu du urtarrilaren 25erako
Inauterietako ekitaldien prestaketekin hasi da Eraiki Dantza Taldea. Otsailaren 23an Irunen Iñudeen eta Artzainen konpartsa egingo dute. Desfile horren nondik norakoak zehazteko asmoz, taldeak bilera bat egingo du urtarrilaren 25ean Behobiako auzo elkartean eguerdiko 12:00etan. Bertan, dantzariek Eraiki taldeak antolatutako ekitaldian izena...










