Balaztak Irun eta Hondarribiko alkateekin bilera eskatu du eskualdeko errepideen plana aztertzeko

Balaztak, Bidasoko bizikletaren aldeko elkarteak, Irun eta Hondarribiko alkateekin bilera eskatu du. Eskualdeko udalek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera prentsaurrekoan aurkeztu berri dute eskualdeko mugikortasuna hobetzeko proiektua. Zazpi puntuk osatzen dute plan hori: 4 Irungo udal barrutiari dagozkio eta 3 Hondarribiari. Plana aurrera eraman ahal izateko inbertsioa 50 milioi euroko litzateke.

Balazta elkartetik bilera bat eskatu diete udal agintariei, aurkeztutako proiektua zehatz-mehatz ezagutzeko. Horrela, beren ikuspuntua partekatu nahi diete eta baita txirrindularien zirkulazioa hobetzeko ekarpenak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude