Azaroaren 18ra arte parte hartu ahalko da “Ibai izena duen herrialde bat” arte digitaleko lehiaketan

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudiko mugaz gaindiko Partzuergoaren bitartez, “Ibai izena duen herrialde bat” arte digitaleko lehiaketaren hirugarren edizioaren deialdia egin dute. Lanak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko eta azaroaren 18ra arte parte hartzeko aukera egongo da. Irabazleak 500 euroko saria jasoko du.

2018az geroztik arte-sorkuntzako lehiaketak antolatzen ari dira Bidasoako Interpretazio Zentroko animazio-programaren barruan,  herritarrek ingurumena eta ondare historikoaren babesa eta balorizazioaren sentsibilizaziorako tresna gisa, Bidasoako Interpretazio Zentroan (Iparralde hiribideko 63. Zenbakian dagoen Aduana Zaharreko eraikinean) erakusketak antolatuz eta gure lurraldearen aberastasun historiko eta naturala erakusten duen irudi-artxibo bat jasoz.

Nuria Alzagak, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko ordezkariak adierazi duenez, “garrantzitsua da eskualdeko artista gazteenen lana sustatzeko apustua egin eta nabarmentzea”. Hemendik, parte-hartzera animatu nahi zaituztegu”. Estitxu Urtizberea Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko kideak adierazi duenez, “aukera oso ona da eskualdeko artista gazteenak ezagutarazteko”.

Parte-hartzeko baldintzak

Aurkezten diren lan guztiek “mugaz gaindiko lurraldeko paisaia bereziak” dute nahitaezko erreferentzia. Honela, parte-hartzaileek Irun, Hondarribia eta Hendaiako herrietako lurralde-mugetako paisaia naturalak irudikatu ahal izango dituzte. Horrela, Itziar Aizpuru Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko kideak adierazi duenez, “parte hartzen duten pertsonek paisaia natural bat irudikatu ahal izango dute Irun, Hondarribia eta Hendaiako hiriek osatutako lurralde-mugetan”.

Informazio gehiago eta lehiaketako oinarriak Bidasoa-Txingudiko mugaz gaindiko Partzuergoaren webgunean kontsulta daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude