Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak hainbat lehiaketa artistiko antolatu ditu azkenaldian. Batetik, maiatzaren 22an antolatutako Kirol Festan “Marraztu Bidasoa” lehaiketa antolatu zuen. Bestetik, “Ibai izena duen herrialde bat” lehiaketa antolatu du Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalekin batera.
“Marraztu Bidasoa”
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak “Marraztu Bidasoa” marrazki lehiaketaren sariak banatu ditu. 7/9 urte-ko kategoriako saria Manex Olaskoaga Matiasek jaso du eta 10/12 urteko kategoriakoa, Oliver Caraballo Ruiz de Arcautek. Bi sariak, marrazketa kit bat eta pintura kit bat, Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko kideak diren Nuria Alzaga, Estitxu Urtizberea eta Itziar Aizpuruk eman dituzte.
“Marraztu Bidasoa” lehiaketa maiatzaren 22an egin zen, Ficoban ospatu zen Kirol Festa ekitaldian. Han, Irun, Hondarribia eta Hendaiako haurrei hiru herriak lotzen dituzten Bidasoa-Txingudiko padurak marraztea eskatu zitzaien.
Bestalde, egun horretan egindako marrazkiak Partzuergoaren web atarian www.irunhondarribiahendaye.com kontsultatu ahal izango dira, Bidasoako Interpretazio Zentroko aldi baterako erakusketei eskainitiko atalean; aurrerago eraikinean bertan erakutsiko dira.
“Ibai izena duen herrialde bat”
Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudiko mugaz gaindiko Partzuergoaren bitartez, “Ibai izena duen herrialde bat” arte digitaleko lehiaketaren hirugarren edizioaren deialdia egin dute. Lanak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko eta azaroaren 18an dauka lanak aurkezteko muga.
2018az geroztik arte-sorkuntzako lehiaketak antolatzen ari dira Bidasoako Interpretazio Zentroko animazio-programaren barruan, herritarrek ingurumena eta ondare historikoaren babesa eta balorizazioaren sentsibilizaziorako tresna gisa, Bidasoako Interpretazio Zentroan (Iparralde hiribideko 63. Zenbakian dagoen Aduana Zaharreko eraikinean) erakusketak antolatuz eta lurraldearen aberastasun historiko eta naturala erakusten duen irudi-artxibo bat jasoz.
Aurkezten diren lan guztiek “mugaz gaindiko lurraldeko paisaia bereziak” dute nahitaezko erreferentzia. Honela, parte-hartzaileek Irun, Hondarribia eta Hendaiako herrietako lurralde-mugetako paisaia naturalak irudikatu ahal izango dituzte.
Nuria Alzagak, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko ordezkariak adierazi duenez, “garrantzitsua da eskualdeko artista gazteenen lana sustatzeko apustua egin eta nabarmentzea”. Hemendik, parte-hartzera animatu nahi zaituztegu”.
Estitxu Urtizberea Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko kideak adierazi duenez, “aukera oso ona da eskualdeko artista gazteenak ezagutarazteko”.
Aurkezten diren obra guztiek “Mugaz gaindiko lurraldearen paisaia bereziak” dute nahitaezko erreferentzia. Horrela, Itziar Aizpuru Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko kideak adierazi duenez, “parte hartzen duten pertsonek paisaia natural bat irudikatu ahal izango dute Irun, Hondarribia eta Hendaiako hiriek osatutako lurralde-mugetan”. Irabazleak 500 euroko saria jasoko du. Informazio gehiago eta lehiaketako oinarriak partzuergoaren webgunean kontsultatu daitezke.



