Azaroaren 9ra arte eskatu ahalko dira udal kiroldegietara sartzeko diru-laguntzak

Zabalik dago kirol zerbitzuetara sartzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Eskaerak azaroaren 9ra arte egin ahalko dira. Irunen erroldatuta dauden familiek izango dute diru-laguntza hau eskatzeko aukera eta, zehazki, udal kiroldegietara sartzeagatik eskatu ahalko dira.

Laguntzen zenbatekoak abonamendu kuotaren % 75a edo % 25a izaten dira, besteak beste, familia unitateko kideen eta urteko gehieneko errentaren arabera ematen dira. Udalaren atarian ikus daiteke zer laguntzen den diruz eta zer betekizun bete behar diren horretarako. Era berean, aurkeztu beharreko inprimakia ere bertan dago.

Irun Txartela

Irun Txartela erabiliz eskatu behar dira laguntzak, www.irun.org/sac egoitza elektronikoaren bidez. Horrela, Interneteko konexioa duen edozein gailutatik, sakelakotik, tabletatik eta abarretatik, egin daiteke izapidea.

Edozein zalantza izanez gero, deitu 010 – 943505152 telefonora. IrunTxartela ez dutenek berehala eta doan eskuratu ahal izango dute HAZen, aldez aurretik hitzordurik eskatu gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude