2025eko Euskararen Nazioarteko Eguna ate joka dago jada. Hori dela eta, azaroaren amierarekin batera, egun berezi horren harira antolatutako ekintzak indartuko dira azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran. Musika, antzerkia, literatura eta zinema euskaraz gozatzeko aukera egongo da hiriko hainbat gunetan datozen egunetan.
Azaroa agurtzeko
Abenduan sartu aurretik, azaroak ere ekitaldi esanguratsuak dakartza. Batetik, Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruzaren errezitaldi literario-musikalarekin. Bihar, azaroaren 21ean, ostiralean Oiasso Museoan 19:00etan izango da. Bestalde, literatur zaleek hitzordu garrantzitsua izango dute azaroaren 26an, Iñaki Lopez de Luzuriaga irundarra egileetako bat den “Iraganaren lekuko. Euskal Herriaren historia” liburuaren aurkezpenarekin CBA liburutegian.
Azaroaren 29an, igandean, Auntxa Trikitixa Eskolak Erromeria bat gidatuko du Zabaltza plazan eguerdiko 12:00etan, festa giroa sortuz. Biharamunean, azaroaren 30ean, Tanttaka Teatroa konpainiak “Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?” antzezlana taularatuko du Amaia Kultur Zentroan, arratsaldeko 19:00etan
Abenduaren irekiera
Abendua hastearekin batera, jarduera familiarrak eta eszenikoak hartuko dute protagonismoa. Hilaren 3an, berriz, “Ihes gela” esperientzia Oiasso Museora itzuliko da, Euskaltegiko ikasleentzakt. Hilaren 5ean, Zirika Zirkus konpainiak “Marietak Zirkus” ikuskizuna eskainiko du Amaia Kultur Zentroan. Irungo Txistulari taldeak proposamen bikoitza dakar abenduko lehen astebururako. Lehenik, abenduaren 6an, larunbatean, goizeko 11:30etik aurrera Kantujira egingo dute San Juan Plaza, Urdanibia Plaza eta Erromes plazan barrena. Eguraldi oso txarra egingo balu, ekintza udaletxeko Arkupeetan egingo litzateke. Igandean, abenduaren 7an, 8:30etik aurrera Diana joko dute Alde Zaharreko eta Erdiguneko kaleetan zehar, euskarari eskainitako doinuekin. 12:00etan San Juan plazan Muxiko saioa musikatuko dute ere.
Zinemak ere tarte garrantzitsua izango du programazio honetan. “Onbuaren Itzala” filma abenduaren 6an proiektatuko da Oiasso Museoan 18:30ean, eta “Karmele” filma, berriz, hilaren 14an ikusi ahal izango da Amaia Kultur Zentroan. Bertaratzea doakoa izango da emanaldi hauetarako.
Sarrerak eta gonbidapenak
Ekitaldi gehienetarako sarrerak doan dira, baina aurrez eskuratu behar dira. Amaia Kultur Zentroko emanaldi, ikuskizun eta zinerako gonbidapenak Amaia Kultur Zentroan, Turismo Bulegoan eta Irungo Udalaren webgunearen bidez jaso daitezke, eta Oiasso Museoko jardueretarakoak, berriz, museoan bertan. Pertsonako gehienez bi gonbidapen eskuratu ahal izango dira.



