2023ko Zinemaldia abiatuko den astean, Irunek bere leihotxoa izango du jaialdiari begira. Ostiral honetan, irailaren 22an, ‘Sublime’ filma proiektatuko da Amaia KZko hitzaldi-aretoan, 18:00etan. Sarrera doakoa izango da tokia bete arte, eta ondoren mahai-inguru bat egingo da. Sublime filma Mariano Biasin zinemagile argentinarrak zuzendu du, eta Donostiako Zinemaldiaren joan den edizioko hamargarren Sebastiane Latino saria jaso zuen. Jarduera hori Irungo Udaleko Berdintasun zerbitzuak antolatu du.
Irungo Udalak gogorarazten du sentsibilizatzea, normalizatzea eta erreferenteak sortzea dela LGTBIQ+ gaiaren inguruko filmen proiekzioaren helburua. Horregatik, Berdintasunerako eta LGTBIQ+ Aniztasunerako Zerbitzuak urtero egiten du apustu, Gehiturekin eta Mugen Gainetik GKEarekin lankidetzan, iazko Sebastiane Latinoren film irabazlea gutxi gorabehera Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren garaian proiektatzeko. Proiekzioaren ondoren, Alirio Peña, Argentinako LGTBI+ aktibistaren testigantza izango dugu. Aliriok LGTBI+ kolektiboko pertsonek Argentinan duten errealitatea zuzenean ezagutzen du, eta bere jarduera aktibista zinemaren bidez garatzen du.
Sinopsia
Manuel kostako herri txiki batean bizi da. 16 urte ditu, eta baxua jotzen du talde batean bere lagun onenekin. Haietako batek Felipe izena du, eta oso lagun minak dira. Hautsi ezin den lotura. Harik eta hori frogatzeko unea iristen den arte. Manuel Azulekin ateratzen da, eta oso harreman bizia du neska horrekin, baina egun batean, zerbait gertatzen da, eta Felipe beste begi batzuekin ikusiko du.