Banku Mugikorreko Distantzia Luzeko Euskadiko Arraun Txapelketa hartuko du Bidasoa ibaiak igandean

Datorren asteburuan, urtarrilaren 26an, igandea, Santiagotarrak kirol elkarteak banku mugikorreko arraun taldeak Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketan parte hartuko du. Txapelketan Bidasoa ibaian egingo da, 12:30etik aurrera, Hondarribi arraun elkarteak antolatuta.

Jaitsiera horiek erlojuaren aurkako modalitatean egiten diren estropadak dira. Behobiako zubitik irten eta aireportuko hormaren amaierara iristen dira kadeteak eta infantilak, 4.000 metro osatuz; eta senior eta gazteak “punttetatik” irteten dira eta helmuga aireportuko hormaren amaieran dutelarik, 6.000 metro osatuz.

Euskal klub guztiek parte hartzea espero da, 550 kirolarik baino gehiagok 150 ontzi baino gehiagotan parte hartuz. Santiagotarrak banku mugikorreko arraun taldeak 83 kirolarirekin parte hartuko du 31 ontzitan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude