Gaur, urtarrilak 13, mugarri berri bat bete da eskualdeko trenbide zerbitzuetan. Hain zuzen ere, Irungo tren geltoki berriaren lehen fasea martxan jarri baita. Geltoki kaleko sarbidea duen eremua bidaiarien eraikin berriaren lehen fasea izateko xedearekin zerbitzua ematen hasi da. Horretarako, geltokiaren lehen zerbitzuak izango direnak eraikinaren lehen solairuaren zati batean eta aldirietako atondoan kokatu dira.
Gaurko irekierarekin martxan jarri dira aldirien solairu horretan daude da 1. eta 2. nasetarako eta 1., 2. eta 3. trenbideetarako sarbidea. Bidaiarien eraikin berriaren beheko solairuan, bidaiariak kaletik eraikinera sartzeko atondoa ere irekita dago jada, informazio-elementu eta seinale guztiekin, bai eta bezeroei arreta emateko bulegoa ere.
Zerbitzuaren hobekuntzak
Pasa den ostiralean hirian egindako prentsa-aurrekoan José Antonio Santano estatu-idazkariak eta hiriko alkate ohiak aurreratu zuen geltoki berriaren lehen fasearen irekierarekin batera, hobekuntzak egongo direla Madrilerako loturetan, baita aldirietako Irun-Brinkola linean ere. Ondorioz, urtarrilaren 19tik aurrera, Irun eta Madril lotzen dituzten Alviaren eguneko lau zerbitzuak zuzenekoak izango dira. Izan ere, orain arte, batzuetan aldirietako trenean egin behar zuten bidaiariek Donostiarainoko tartea, eta han trenez aldatu. Era berean, aldirietako Irun-Brinkola linean 8 tren gehiago egongo dira lanegunetan Donostia eta Irun artean, lau norako bakoitzean, urtarrilaren 19tik aurrera. Helburua da obren aurreko zerbitzu guztiak berreskuratzea 2027rako.
Santanore hitzetan, 2026an Astigarraga eta Irun arteko trenbide zatiko hirugarren erreiaren ondoriozko lanek zerbitzuetan eragin garrantzitsuak izango dituzten azken urtea izango dela. Iaz trenbide bikoitza berreskuratu zen Lezo-Errenteria eta Irun artean, eta horrek aukera eman zuen zenbait zerbitzu hobetzeko.






