Begoña Darceles irundarra, Irun hiria Argazki Lehiaketaren irabazlea

Joan den hilaren 14ean, Irungo AFI-IAE Argazkilaritza Elkarteak antolatutako Irun Hiria Lehiaketaren sari banaketa egin zen Amaia KZan. Aurten elkarteak 25 urte bete dituela ospatzeko, ekitaldiaren hasieran urteotan aurkeztutako hainbat argazki proiektatu ziren. Halaber, oroi-tzapenezko DVD bat aurkeztu zen.
Aurtengo lehiaketara, gai librean 63 egileren 175 argazki aurkeztu dira. Irun gaia izeneko atalak 24 egileren 55 argazki jaso ditu.

afi
Erakusketak 100 argazki biltzen ditu, abenduraren 14ra arte ikusgai izango direnak.
Aurtengo saridunak
Gai librean:
“PEIO URTXEGI” ohorezko saria: “Lainoa hirian” argazki sorta, BEGOÑA DARCELESena (IAE), Irun.
Lehenengo saria: “Air metamorphosis”, JOSÉ RAMON LUNA DE LA OSSArena, Tarancón (Cuenca).
Bigarren saria: “Camas I”, DIEGO PEDRA BENZALena, Cornellá de Llobregat (Barcelona).
Hirugarren saria: “Paisaje imaginario I”, LUIS LAINSArena (IAE), Irun.
IRUNGO SARIDUNAK:
Lehenengo saria: “Fútbol playero”, NICOLÁS SILVArena. (IAE), Irun.
Bigarren saria: “Paisajes blancos I”, RAFA HERREROrena (IAE), Irun.
Hirugarren saria: “En el parque II”, GERARDO GARCÍArena. (IAE), Irun.
Irun gaia:
Lehenengo saria: “Olaketa II”, MIKEL PRADOrena (IAE), Irun.
Bigarren saria: “One direction”, MIGUEL CABEZASena (IAE), Irun.
Hirugarren saria: “Colores rotos”, ANDRÉS INDURAINena (IAE), Irun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude