Bidasoa XXIeko 9 igerilari nagusitu dira Irun Hiria Sariaren bi probetan

Iturria: Bidasoa XXI.

Bidasoa XXIeko 9 igerilari nagusitu dira Irun Hiria Sariaren bi probetan.Txapelketan parte hartu zuten 10 kategorietatik 9tan irabazle bakarra izan genuen Irun Hiria Sariaren bi probetan.

Krol eta estilo probetan, hauek izan ziren bi lehiaketako irabazleak: Unax Aguirre, Martina Zamarreño, Uhaitz Cabanes, Lale Gonjar, Eki Cabrerizo, Paula Montoto, Jon Almandoz, Illes Kocsis eta Uma Gonjar.

Dobleterik egon ez zen maila bakarrean, 2014ko neskek, krol jokoan Nahia Yarzabal eta estiloetan Lucia Amunarriz garaile izan ziren.

Ligako jardunaldia Donostian

Bestalde, Donostian ospatutako Ligako jardunaldian, Esteban Nazabalek 13 urteko 400L-ko Klubeko Errekorra hautsi zuen, iaz Jon Txapartegik lortutako marka hobetuz. Azkenik, aipatzekoa da Jon Arruabarrena Distantzia Luzeko EHko txapeldunorde izan zela, 3000m-etan 36:02ko denbora eginez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude