Bidasoa XXIeko kimuek 17 garaipen lortu dituzte Teknifikazio Txapelketan

Bidasoa XXIeko kimuak Teknifikazio Txapelketan nagusitu ziren. Izan ere, neguko hitzordu nagusian, 17 garaipen lortu zituzten, emakumezkoen mailan nagusitasun bereziarekin. Aipatzekoak dira Garazi Azkue (100L, 400L eta 200X) eta Xarma Beraiz (50 bizkarrean, 100 bizkarrean eta 200 bizkarrean).

Hauek izan ziren gainerako irabazleak: Eider Emazabel 100 tximeleta eta 400X, Katixa Barros 50 bularrekoan eta 400X, Illes Kocsis 50L eta 200X, Koldo Navarro 100 tximeleta eta Ibai Aguinagalde 200 bularrekoan.Txapelketan jokatutako 4 txandak ere irabazi zituzten.

Markei dagokienez, azpimarratzekoa da Xarma Beraizek 13 urteko 50 bizkarrean klubeko errekor berria hautsi duela.

Alejandro Lopez Txapelketa

Bestalde, Bartzelonan igerilari talde handi batek parte hartu zuen Alejandro Lopez Txapelketa ospetsuan. Nabarmenena Ekain Franciscok 200 tximeletann eta Iñigo Gilek 50 tximeletan lortutako lehenengo minimo nazionalak izan ziren. Klubeko bi errekor berri ere izan ziren, Jon Txapartegik 14 urteko 200 tximeletan eta Oier Eizagirrek 17 urteko 50 bularrekoan irabiatutakoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude