
Igandean, otsailaren 23an, Bidasoko II. Maratoi Erdia egingo da. Ondorioz, goizeko 8:45etatik 12:30 aldera hiriko hainbat kaleetan trafiko mozketak eta aldaketak izango dira. Irungo Udalak, Udaltzaingoaren bidez, aurreikusitako trafiko aldaketen berri eman du.
08:45etik 11:45 aldera arte:
- Pikoketa, Legia eta Aldapeta karriketarako sarbidea:
- Sarrera: Elizatxo hiribidetik, Gipuzkoa hiribidetik eta Luis Mariano kaletik kontrako noranzkoan egingo da.
- Irteera: Pikoketa, Nagusi eta Artaleku karriketatik egingo da.
09:15etik 11:45 aldera arte:
- Mendibil eta Cipriano Larrañaga kaleetarako sarbideak:
- Sarrera: Ipar Ingurabidetik (GI-636), Iparralde hiribidetik eta Eloy Iglesias kaletik egingo da, Cipriano Larrañagatik barrena sartzeko, ibilgailuen txandakako pasabidea eginez.
- Irteera: Argentinar Errepublika eta Juan de Albisu kaleetatik egingo da.
- San Migel auzorako sarbidea:
- Sarrera eta irteera: Letxunborro hiribidea eta Anaka kalea bakarrik erabili ahal izango dira.
- Pio XII auzorako sarbidea:
- Sarrera: Elizatxo hiribidea eta Serapio Mugica kalea bakarrik erabiliz egingo da.
- Irteera: Aduana kaletik eta Elizatxo hiribidetik.
- Anzaran auzorako sarbidea:
- Sarrera: GI-636 errepidea eta Lope de Irigoyen eta Lucas de Berroa kaleak soilik erabiliz egingo dira.
- Irteera: GI-636 errepidea eta Lucas de Berroa eta Pinudi kaleak soilik erabiliz egingo dira.
De 09:45etik 12:30 aldera arte:
- Dunboa auzorako sarbidea:
- Sarrera: Osinbiribileko biribilgunetik eta Nafarroa hiribidetik. Santiago karrikatiko sarbidea moztuta egongo da.
- Irteera: Dunboa kaletik eta Nafarroa hiribidetik bakarrik.
- Istillaga plazarako sarbidea:
- Sarrera: Salís hiribidetik eta Santiago eta Junkal karriketatik egingo da ohizko noranzkoaren kontrakoan.
- Irteera: Ibilgailuak txandaka pasa beharko dute.
- Alde Zaharrerako eta Arantzateko jauna karrikarako sarbidea:
- Sarrera: Euskal Herria hiribidetik eta Eguzkitzaldea karrikatik egingo da. Santa Elena karrikarako sarbidea moztuta egongo da, eta Arbelaitz karrikara Jesus karrikatik sartu beharko da.
- Irteera: Eguzkitzaldea kaletik eta Euskal Herria hiribidetik egingo da, edo Dolores Salís, Ermita, Arbesko Errota kaleetatik eta hilerriko aldapatik barrena.
- Papinea eta Korrokoitz karriketarako sarbideak moztuta egongo dira.
- Arbes auzorako sarbidea:
- Sarrera: GI-636 errepidetik, Osinbiribileko biribilgunetik eta Ricardo Alberdi kaletik barrena egingo da. Behobiatik, Antxotxipiko biribilgunea erabili beharko da, eta Ernautenea kalea, hilerria eta Blaia, Juan Volmer plazara joateko J.L. Seisdedos kaletik barrena.
- Irteera: Arbesko Errota, Pelegrin Uranzu, Erlaitz eta Nafarroa kaleetatik egingo da, edo Artiako zubitik, Blaiatik eta hilerritik. J.L. Seidedos kalea ere erabili ahal izango da, baina proba egin bitartean auto-ilarak sor litezke.
Gainera, Udaltzaingoak jakinarazten du Nafarroa hiribidea (beherako Dunboa kaleraino) eta Santa Elena karrika, Uztapide bertsolaria kalea, eta Altzukaitz, Pelegrín de Uranzu eta Papinea karrikak lasterketaren ibilbidearen barnean daudela, eta, beraz, aparkatuta dauden ibilgailuak ezingo dira bertatik mugitu 09:45etik 12:15 aldera arte.
Agenteek herritarren laguntza eskertu, eta eskatzen dute igandean ibilgailuak erabili behar badituzte ondo planifikatzeko Ibilgailua erabili behar izanez gero, Udaltzaingoak aurretik aipatutako kaleetatik kanpo aparkatzeko eskatu du.
Irunbus zerbitzua
Lasterketak ere Irunbus zerbitzuan hainbat aldaketa ekarriko ditu:
L1 Zaisa – Ospitalea
- Ospitalerantz:
- 08:30, 09:00 eta 09:30etako irteerak: autobusek ibilbide normala egingo dute Fermin Calbeton kaleraino, baina, handik, Nafarroa hiribidean behera eta GI-636tik Ospitaleraino.
- 10:00etatik aurrera, autobusak Zaisa 3tik abiatuko dira, Antxotxipitik hilerriraino. Handik Wolmer plazatik Fermin Calbetoneraino eta Iparralde hiribidetik behera GI-636tik Ospitaleraino.
- Geraleku hauek itxita egongo dira: Behobia, J.T Labandibar, Azken Portu, Zabaltza Ensanche, Topo, Hondarribia, Gibeleta, Hirubide eta Puiana.
- Zaisarantz:
- 08:30, 09:00 eta 09:30etako irteerak: autobusek ibilbide normala egingo dute Aldabe Mendiraino, handik, Ospitalera berriz eta GI-636tik Fermin Calbeton kaleraino, handik, Nafarroa hiribidean behera, ohiko ibilbidea Zaisara.
- 10:00etatik aurrera, autobusek ibilbide normala egingo dute Aldabe Mendia kaleraino, baina, handik, berriro ospitalera jaitsi, eta, GI-636 errepidetik, Dunboako anbulatoriora joango dira, biribilgunean bidaiariak jaso eta uzteko. Geraleku horretatik aurrera Darío Regoyos kaletik joko dute, eta, han, Behobiaraino joateko saihesbide bat hartuko dute.
- Geraleku hauek itxita egongo dira: Anaka 40, Anaka 1, Geltoki, Colón 43, Luis Mariano, San Juan eta Nafarroa hiribidea 4.
L2 San Juan – Ventas
- 09:00etatik aurrera, ibilbidea Sindicalean bukatuko da.
- Geraleku hauek itxita egongo dira: Gipuzkoa 15 Fermín Calbetón, Zabaltza, Topoa eta Luis Mariano.
L3 San Juan – Artia
- 09:30etako irteera Dunboako anbulatoriotik.
- 10:00etik aurrera, autobusak Fermín Calbetón kaletik abiatuko dira. Handik, Iparralde hiribidean behera eta GI-636 errepidetik, Dunboako anbulatoriora joango dira, biribilgunean bidaiariak jaso eta uzteko, eta saihesbide bat hartu, eta ibilbide normala egingo dute Artiaraino.
- Geraleku hau itxita egongo da: Nafarroa 4.
L4 San Juan – Antzaran – Olaberria
- 09:15etik aurrera, Olivos biribilgunetik egingo dira irteerak.
- Geraleku hauek zerbitzuz kanpo: Fermin Calbeton – Zabaltza Ensanche – Topo -Urruña plazatxoa, Lope de Irigoyen 31, Antzaran plaza 1, Zubiaurre, Colón 43, Gipuzkoa 6 eta Gipuzkoa 32 – SJ Langile eta Urdanibia plaza.
** Aldaketak lasterketa bukatu arte egongo dira indarrean; gutxi gorabehera, 13:00etara arte. Ordutik aurrera, kaleak Igandero ekimenaren esparruan bezala egongo dira itxita, 15:00etara arte.



