Álex Mozas, Bidasoa Irunen entrenatzailea: “Barçaren eta Limogesen aurkako errespetu berarekin joan behar dugu Huescara”

Iturria: Bidasoa KE.

Bidasoa Irunek Asobal Ligako 18. jardunaldiko partida du bihar Bada Huescaren aurka. Hitzordua Huescako Palacio de los Deportesen izango da 20:30etan. Partidua dela eta, Álex Mozas Bidasoa Irun taldearen entrenatzaileak eta Iñaki Cavero jokalariak prentsaurrekoa eman dute gaur.

Álex Mozas, entrenatzaile bidasotarrak taldearen azken hilabeteko pentsamoldeaz hitz egin du. “Txipa ez aldatzea da asmoa, azken partidu hauetako pentsamolde bera izaten saiatzea. Barçaren eta Limogesen aurkako errespetu berarekin joan behar dugu Huescara”.

Bidasoa Irunen aurka Bada Huesca izango da, sailkapeneko azken postuan dagoena, baina gertuen dituen aurkariengana hurbildu nahi duena. “Beti ondo jokatzen duen taldea da, entrenatzailearekin urte asko daramatza. Zorte txarra izan dute denboraldi hasieran izandako lesioekin, baina neguan ondo indartu dira. Errespetu eta anbizio handiarekin goaz, oso garrantzitsua da guretzat ligan berriro gehitzea eta goialdetik ez aldentzea”, adierazi zuen entrenatzaile bidasotarrak.

Mozasek Bada Huescako jokalarien arriskuak aztertu ditu: “Lehen itzuliko jokalari onenetako bat dute, Miguel Malo bezala, ia 100 gol daramatza eta oso ondo jokatzen ari dira. Esperientzia duten jendea sartu dute Borragán eta Nenadicekin, zela nire ustez falta zitzaiena”.

Iñaki Cavero motibatuta zegoen eta biharko partida aztertu zuen. “Partida beroak gustatzen zaizkit, presioa nabaritzen duzu, baina niri hori motibatzen nau. Partida estua izango da baina uste dut 60 minuturako pultsua izango dela eta taldea horrelako partidetarako presta dagoela uste dut. Orain oso talde luzea dute eta finala izango da beraientzat”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude