San Migueleko bizilagunak bi hilabete daramatzate lanean azuoan alarde publikoko konpainia berria sortzeko. Helburua da hurrengo urteko ekainaren 30ean desfilatu ahal izatea. Egitasmoaren bultzatzaileek azaldu dutenez, “gure asmoa denok elkarrekin batera alardean desfilatzearena da”.
Abuztuan batu ziren lehenengo aldiz konpainia sortzeari buruz hitz egiteko eta ‘San Miguel Konpainia 2023’aren proiektua sortzeko. “Memento honetan, San Migueleko bizikide dezente gara irmoki eta ilusioz lan egiten ari garenak”, azaldu dute antolakuntzatik. Bultzatzaileek adierazi dutenez oso pozik daude hain denbora gutxian batu zaien jende kopuru handiarengatik. “Azpimarragarria deritzogu bai ez dutenek inoiz alardean parte hartu bai orain arte beste konpainia batzuetan, bi alardeenak, parte hartu duten jendeak osatzen dugula talde hau”, gaineratu dute antolakuntzatik.
Azken asteetan portalez portal aritu gara ‘San Miguel konpainia 2023’ko kartelak jartzen. “Hau eginda, gure helburua da auzoko bizilagun guztiek geure intentzioari buruz jakitea”, azaldu dute ostiraleko prentsaurrekoan parte hartu zuten kideek. Hala ere, aurkezpenarekin batera, salaketa bat egin dute: “Aipatu beharra dugu badagoela, tamalez, hainbat jende kartelak arrankatzen dabilena jartzen ditugun bezain pronto”.
Konpainia berria eratzeko sortu den taldetik mundu guztia animatzen dute beraiekin parte hartzera hiriko jaiak adiskidetasunean disfrutatu ahal izateko, betiere inor atzean utzi gabe.
Gainera, sanmiguelkonpainia@gmail.com email kontua sortu dute, baita Facebook eta Instagram kontuak ere, @sanmiguelkonpainia, edozeinek beraiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan.