Irungo Udalak herritar guztiei jakinarazi die La Vueltaren bosgarren etapa Irunen hastearen ondorioz Irunbuseko zerbitzuan izango diren aldaketak:
Abuztuak 23, asteartea
17:00etatik 19:00etara arte, gutxi gorabehera, aldaketa hauek izango dira:
L1. ZAISA-OSPITALEA
Ospitaleko norakoan:
16:45etako irteeratik 19:00 arte, gutxi gorabehera, autobusak Fermín Calbetóneko geltokira iritsiko dira, norabidea aldatuko dute, Nafarroa hiribidean barrena jaitsiko dira GI-636 errepidea hartzeko eta Zubimuxuko biribilgunera iristeko, Hondarribia kaletik igoko dira Geltoki kaleraino eta bertatik Hondarribia kalea jaitsiko dute berriro, eta ohiko ibilbidea egingo dute ospitaleraino.
Zaisako norakoan:
16:45etako irteeratik 19:00 arte, gutxi gorabehera, autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Geltoki kaleraino, Hondarribia kalean barrena jaitsiko dira eta GI-636 errepidetik joango dira Oxinbiribileko biribilguneraino. Fermin Calbetonera igota, norabidea aldatuko dute eta hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.
L2. SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI
17:00etako irteeratik aurrera: Fermin Calbetóneko linea-burua eskola-geltokian egingo da, Sindikalaren aurrean.
L3. SAN JUAN – ARTIA
Ez da aldaketarik izango.
L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA
17:15etako irteeratik: Fermín Calbetón kaleko linea-burua Elizatxo hiribideko 11.era aldatuko da (Olibondoen biribilgunea).
*Instalazioak horretarako aukera ematen badu, Gipuzkoa hiribidea berriz irekiko da 19:00etatik aurrera, eta L2 eta L4 lineek ohiko ibilbidea berreskuratuko dute. Bestela, goian aipatutako aldaketak mantenduko dira.
Abuztuak 24, asteazkena
L1. ZAISA-OSPITALEA
Ospitaleko norakoan:
7:45etako irteeratik 09:45 arte autobusak Fermín Calbetóneko geltokira iritsiko dira, norabidea aldatuko dute, Nafarroa hiribidean barrena jaitsiko dira GI-636 errepidea hartzeko eta Mendeluko biribilgunera iristeko, Hondarribia kaletik igoko dira Geltoki kaleraino eta bertatik Hondarribia kalea jaitsiko dute berriro, eta ohiko ibilbidea egingo dute ospitaleraino.
09:45etatik lasterketaren bilakaeraren arabera posible den arte: autobusak Fermín Calbetóneko geltokira iritsiko dira, norabidea aldatuko dute, Nafarroa hiribidean barrena jaitsiko dira Mendeluko biribilgunera iristeko, eta ohiko ibilbidea egingo dute ospitaleraino.
Zaisako norakoan:
7:52etako irteeratik 09:45 arte, autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Geltoki kaleraino, Hondarribia kalean barrena jaitsiko dira eta GI-636 errepidetik joango dira Oxinbiribileko biribilguneraino. Fermin Calbetonera igota, norabidea aldatuko dute eta hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.
10:00etatik lasterketaren bilakaeraren arabera posible den arte: autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Aldabe Mendia kaleraino, eta ospiralerantz joango dira errepidetik barrena Oxinbiribileko biribilguneraino, Fermin Calbetonera igota eta norabidea aldatuta, eta bertatik ohiko ibilbidea egingo dute Zaisa aldera.
L2: SAN JUAN – KATEA
Aurreko eguneko muntaketak Gipuzkoa hiribidea erabiltzeko aukera ematen badu:
8:45etako irteeratik 11:45etara, gutxi gorabehera:Fermin Calbetóneko linea-burua eskola-geltokian egingo da, Sindikalaren aurrean.
Aurreko eguneko muntaketak Gipuzkoa hiribidea erabiltzeko aukerarik ematen EZ badu:
Fermin Calbetóneko linea-burua eskola-geltokian egingo da, Sindikalaren aurrean.
11:45etatik aurrera ezin dira maiztasunak eta zerbitzua bermatu, lasterketa igarotakoan berreskuratuko dira.
L3. SAN JUAN – ARTIA
Ez da aldaketarik izango.
L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA
Aurreko eguneko muntaketak Gipuzkoa hiribidea erabiltzeko aukera ematen badu:
8:15etako irteeratik 16etara arte, gutxi gorabehera Fermín Calbetón kaleko linea-burua Elizatxo hiribideko 11.era aldatuko da (Olibondoen biribilgunea).
11:45etatik aurrera ezin dira maiztasunak eta zerbitzua bermatu, lasterketa igarotakoan berreskuratuko dira.
MUGAK LASTERKETA IGARO ETA DESMUNTATZEKO LANAK EGIN AHALA KENTZEN JOANGO DIRA.
Aparkalekuak
Era berean, hiriko lurpeko aparkalekuetako sarbideetan izango diren eraginen berri ematen da.
San Juan aparkalekua: sarbidea bi sarreretatik
Irteera bi irteeretatik, baina Eliza kaletik irtetea gomendatzen da
Mendibil aparkalekua: sarrera eta irteera moztuta zehaztutako ordutegian
Kolon aparkalekua: sarrera eta irteera Jose Ramon Agirretxetik; Gipuzkoa hirib. Moztuta
Murrizketa horiek probaren ilarak aurrera egin ahala eta oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoenean altxatuko dira, gutxi gorabehera 13: 15erako aurreikusita dago.
Informazio gehiago www.irun.org webgunean.