Elikaeskolak eta Parean elkarteak elkarlanean “Presio estetikoak osasun fisiko eta mentalean” hitzaldi programa antolatu dute. Lau hitzaldiz osatutako programa prestatu dute eta martxoaren 11an abiatuko da. Hitzaldi guztiak hilabeteko bigarren astearteetan izango dira, arratsaldeko 18:30tan Palmera Monteroko bigarren aretoan.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ez da izenik eman behar bertan parte hartzeko. Azalpenak euskaraz izango dira, baina pantailan gaztelaniazko aurkezpenek lagunduko dute solasaldia. Beraz, publikoak erosoen duen hizkuntzan parte hartu ahal izango du.
Hitzaldien helburua emakumeek jasaten duten indarkeria estetikoaz edota elikadura nahasmenak detektatzeko klabeak partekatzea izango da. Era berean, gorputz perfektuaren mitoaz eta sufritzen duten presio estetikoak negozioa ala osasuna dakarren ere hausnartuko dute. Azken batean,dietak eta pisu idealaren gainetik, benetan elikadura osasuntsua zer den azaltzen saiatuko dira Elikaeskolako nutrizionistak.
Presio estetikoaz luze eta zabal
Hitzaldi zikloaren barneko lehen ekitaldia martxoaren 11n, asteartean izango da. Bertan indarkeria estetikoa eta lodifobia landuko dituzte. Bigarrena, berriz, apirilaren 8an izango da, elikadura nahasmena detektatzeko gakoei buruz hitz egiteko. Maiatzaren 13rako “Gorputz perfektua osasuna ala negozioa? Presio estetikoaren egina” hitzaldia antolatu dute. Azkenik, zikloa ekainaren 10ean itxiko dute “Dietak, pisu ideala… Zer da elikadura osasuntsua?” izenburuko hitzaldiarekin.



