Irungo Udaleko Obra, Mantentze Lan eta Azpiegitura arloak jakinarazi duenez, bide publikoan dauden zenbait igogailuren barneko eta kanpoko egituren garbiketa berezia egiten ari dira. Guztira, hiriko auzo ezberdinetan sakabanatutako 6 igogailu garbituko dira. Garbiketa-lanak hilabete bateko epean egingo ditu Orona S Coop enpresak.
Guztira, sei igogailu garbituko dira: Darío de Regoyos kaleko 10-12 zenbakietakoa, Iñigo de Loiola kalekoa, San Juan Harria plazako 1.koa, Gaztainondo eta Geltoki kaleetakoa, Luis Mariano kalekoa eta Colon pasealekuan Aguirre gozotegiaren ondoan dagoena.
Garbiketa-lanak hilabeteko epean egingo ditu Orona S Coop enpresak. Printzipioz, igogailu bakoitzean egun bakar batean egingo dira egin beharreko lan guztiak. Garbitu bitartean, igogailuak ezingo dira erabili. Igogailu-hobiak barrutik eta kanpotik garbituko dira; metalezko egiturak, kabina, zuloa, aurrealdea eta kristalak garbituko dira; altzairu herdoilgaitzezko elementuak egokitu eta garbituko dira eta instalazioen puntu batzuk garbitu ahal izateko kristalak desmuntatu eta berriz muntatuko dira.
Garbiketa lan bereziak
Ekipamendu hauek ohiko mantentze-lanez haratago doazen esku-hartze gehigarriak behar dituzte aldian behin, beren egitura eguratsaren eraginpean baitago etengabe. Horrela, funtzionamendu segurua bermatzeaz gain, elementuak egoki kontserbatzen dira, eta hiriaren itxura zaintzen da.
Helburua garbiketa horiek lehenbailehen egitea da, instalazioak behar bezala mantentzeko eta zikinkeria pilaketak saihesteko, horrek elementuak narriatzea ekarriko luke eta. Horrela, ekipamenduen funtzionamendu egokia bermatuko da.



