Bihar, urriaren 3an, eta urriaren 7ra bitarte irekiko da 2026ko Aurrekontu Parte-Hartzaileetako proposamen finalistak bozkatzeko epea. Botoa eman ahal izango dute www.irun.org udal webgunean, IRUN Txartelaren bidez identifikatuta edo HAZ bulegoan. Adinekoen zentroetan bozkatzen laguntzeko guneak jarriko dira adierazitako egunetan. Gainera, bihar, ostirala, urriak 3, 18:00etatik 20:00etara, online bozketa egiten laguntzeko karpa bat jarriko da Zabaltza plazan.
Irailaren 29tik 30era egindako 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bozketa-prozesua amaituta, guztira 535 pertsonak parte hartu dute eta 2.249 boto jaso dira, iazko edizioko bikoitza. Orain, online boto gehien jaso dituzten 13 proposamenak, 20 proposamen finalistetan sartu dira. Gazteen artean eginiko prozesuari dagokionez, azpimarratzekoa da 9 proposamen finalista egongo direla.
Gogoratu behar da, guztira, Udal Aurrekontuko 1.500.000 euro gorde direla herritarrentzat: 1. 300. 000 euro prozesu orokorretik ateratako proiektuetarako, eta 200. 000 euro hiriko gazteen proposamenetarako (16-30 urte).
Prozesu orokorreko proposamenak
- Zeramikako Udal Tailerrerako labe elektriko bat, buztinarentzako prentsa eta mahaiak erostea.
- Plaiaundiko kirol-instalazioetako gimnasioa hobetzea eta eguneratzea.
- Ur-zurrustak instalatzea haur parkeetan, beroa egiten duen egunetarako.
- Zaintza-kamerak instalatzea.
- Larrialdietako zerbitzuentzat materiala erostea.
- Paduako San Antonio haur parkea estaltzea.
- Santiago karrikatik Santiago zubira doan bidegorria berritzea.
- Saskibaloiko eta futboleko kantxak Palmera Montero inguruan.
- Kaleko katu-kolonien zaintza hobetzea.
- Molinoko errepideko zubian espaloiak egokitzea.
- Parkea tirolinekin.
- Kultur programazioa sendotzea.
- Kontzertuak.
- Disuasioko aparkalekuen bideragarritasun plana.
- Udaltzaingoak herritarren segurtasuna kontrolatzeko dituen bitartekoak eta tresnak hobetzea.
- Hiri osoan zuhaitzak zaindu, ordezkatu eta berriak landatzea.
- Auzoetan kultur ekintzak.
- Auzo elkarteentzat karpak eta mahaiak erostea.
- “Irun gizalegearen alde” kanpaina eta zakarrontzi hautsontzidunak auzoetan.
- Hiriak izan dezala gurpildun aulkientzako plataforma baskulagarria duen triziklo bat.



