Biok Txingudi garaipena gertu izan zuen asteburuko partiduan

Biok Txingudi garaipena gertu izan du La Unicaren aurkako partiduan. Hala ere, taldeak ezin izan ditu bere aukerak gauzatu eta iruindarrek hobeto erasotu dute. Hasi baino lehen, bi taldeetako jokalariek laxo moreak eraman dituzte kamisetetan eta minutu bateko isilunea gorde dute indarkeria matxistaren biktimak omentzeko.

Hasierako hamabostekoan Gaxi Famoso, Yaiza Garcia, Maren Santacruz, Zumendi Caro, Lohitzun Aia, Irene Goenaga, Miren Fernandez, Lea Etxebarrieta, Leire Muñoz, Enara Arruti, Laida Rodriguez, Naroa de la Fuente, Onintza Burgera, Luma Altube eta Paola Vega izan dira. Aulkian hasi dira Saioa Gartzia, Lucia Duran, Lupe Pescador, Irati Lazkano, Aitana Garrido, Ainara Varela eta Maddi Garmendia. Luis Cengotitabengoak epaitu du norgehiagoka.

Partida leihatua izango zela zirudien eta aurreikusitakoa bete da. La Unica izan da baloiaren jabetza izan duena, baina Biok Txingudi defentsan sendo ibili da. Izan ere, 33. minutura arte markagailua hutsean mantendu da. Nafarrak izan dira puntuak gehitzen lehenak entsegu baten bidez Txingudik izandako plakaketa akats bakarrean (0-5).

Atsedenaldiaren ondoren, bidasoarrak izan dira iniziatiba hartu dutenak eta erasora pasa dira. Hala ere, meléak kanpokoenak izan dira eta mugakoek gehiegizko zigorra galdutako baloi bakoitzarekin.

Defentsan sasoia mantendu badute ere, beste akats batean bigarren entsegua lortu du La Unicak. Hala ere, erantzuna ematen jakin dute eta, hainbat konbinazio egin ondoren, Enara Arrutik linea hautsi du marka lortzeko. Eraldaketa asmatu du ere Arrutik 7 eta 10ekoa jartzeko.

Txingudi Errugbi klubeko taldeak hurrengo minutuetan aurrea hartzeko aukerak izan dituzte, baina baloia momentu garrantzitsuetan mantentzea falta izan zaie. Momentu horietako batean, nafarrek aukera aprobetxatu dute kontraeraso bat egin eta hirugarren marka lortzeko (7-15). Azkeneko jokaldiak Txingudirenak izan dira, baina La Unicak baloia lapurtzea lortu du partida amaitzeko.

Emaitza honekin eta Elorrio/Urgozok Iruñaren aurka lortutako garaipenarekin, Biok Txingudi 10. postura jaitsi da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude