CBA liburutegiko ikasketa gelaren asteburuetako irekiera ordutegia zabalduko da 2024ko otsailaren 11ra arte

Azaroaren 4tik 2024ko otsailaren 11ra, CBA liburutegiak asteburuetan zabalduko du ikasketa gelaren irekitzeko ordutegia. Data horien artean ikasketa gela, ohiko ordutegiaz gain, larunbat arratsaldeetan 15:00etatik 20:00etara eta igande goizetan 9:00etatik 13:00etara irekita egongo da.

Ordutegi berezi horietan ikasketa gela ireki arren, CBA liburutegian ez da beste inolako zerbitzurik eskainiko, gainontzeko zerbitzuek ohiko ordutegia izaten jarraituko baitute.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude