DendARTEan proiektuak batxilergoko arte ikasteak eta saltokiak lotu ditu

DendARTEan proiektuak arte batxilergoko ikasleen sorkuntza artistikoak batzuen sorkuntza hiriko sei saltokiekin lotu ditu. Emaitza negozio bakoitzerako produktu edo beharrizan pertsonalizatuak izan dira. Proiektuaren bidez nerabeen ikaskuntza eta garapena eta proiektuari atxikitako tokiko saltokientzako bultzada landu dira.

Proiektua 2024/2025 ikasturtean zehar burutu da. Bertan parte hartu dute Irungo Zebra, Marrubi, Pink Hands Tatto, Peluquería Iñigo Izaguirre, Kolorhead eta Peluquería Ambigu saltokiek. Emaitzak aurkezteko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Hiri Bultzadako eta Ekonomiaren Sustapeneko ordezkari Nuria Alzagak eta Hezkuntza eta Gazteriako ordezkari Sandra Caballerok

Nuria Alzagak azaldu duenez, “beti da positiboa tokiko merkataritzak bide berriak baliatu ahal izatea beren negozioetara bezeroak erakartzeko eta hirian kontsumoa sustatzeko”. Hiri Bultzadako eta Ekonomiaren Sustapeneko ordezkariak erantsi duenez, “kasu honetan, merkatariek beren erakusleihoetan ikusgai jartzeko oso proposamen erakargarriak landu dituzten gazteen asmamena nabarmendu behar dugu”.

Sandra Caballerok, bere aldetik nabarmendu du “gisa honetako ekimenekin hiriko nerabeek agerian utzi dituztela beren gaitasunak eta talentua beren etorkizuneko garapen profesionalari eta pertsonalari dagokienez”. “Azken batean, lehen hartu-emana izan dute lan munduarekin, eta hori, inolako zalantzarik gabe, oso baliagarria izango zaie beren prestakuntzan, eta, gainera, erabakigarria izan daiteke etorkizunean zertan jardungo duten hautatzeko”, gehitu du Hezkuntza eta Gazteriako ordezkariak.

KREA programa

Maila akademikoan, euren artean loturarik ez duten irakasgaien (estetika, bolumenak, marrazketa teknikoa, etab.) batura eta lotura gisa planteatzen da proiektu hau. Irakasgai horiek, ordea, bateragarriak dira horma bat edo erakusleiho bat dekoratzeko edo tokiko saltokietako elementuak beharren arabera aldatzeko erronkari erantzun integratu bat emateko orduan.

Proiektu honetan irekia da emaitzen formatua; izan ere, profesionalak ez diren ikasleekin egindako proiektu pilotu bat denez, emaitza objektu eta produktu ukigarrietan (horma irudiak, dekorazioak hormetan, objektu zehatzak, kartelak, etab.) gauzatu ahal izango da, edo ez, eta urteko ikaskuntza prozesu gisa amaitu ahal izango da hainbat trebetasun sozial, artistiko eta komunikatibo garatu ahal izateko.

Gainera, Gazteria arloak KREA programaren eta tokiko talentuak sustatzeko programaren garapenarekin bat egiten du; izan ere, helburua da adar eta talentu artistikoak balioan jartzea gazteen garapen profesionala ahalbidetzeko eta beren garapen pertsonala sustatzeko, eta, lehen esperientziak izateko erakusketei eta erakustaldiei, bezeroekiko harremanei eta komunikazioari, lanaren berri emateko eta ezagutarazteko prozesuei eta abarri dagokienez.

2024/2025 ikasturteko proiektuak

Hauexek dira atxikitako saltokiak eta bakoitzak garatutako proiektuak:

Zebra: proiektu honetan Zebra markaren irudiak erabili dira 3 dimentsiotako kartel handi bat sortzeko. Sartutako elementuen artean zebraren ezkutua, zebra, Irungo posta kodea, saltokiaren logotipoa eta arropa horren ikur bereizgarriena, hots,  “Batekoa mahukapean”, nabarmentzen dira.

Marrubi: ikasleek oso gertutik sentitu dituzte Marrubiman eta haren istorioa. Hortik abiatuta landu dituzte binetak eta kontakizunak. Komiki formatuko 5 bineta sortu dituzte, 3 modu digitalean eta 2 eskuz. Guztietan Marrubiman da protagonista. Gainera, Marrubimanen bi itsasgarri eta binilo parte hartzaile bat diseinatu dituzte.

Pink Hands Tatto: Alaitz eta Mireiari esker, ikasleek aukera izan dute piercing eta tatuajeen mundura sartzeko. Parte hartzaileek oso giro ona topatu dute beren ideiak gauzatzen diren gune atsegin eta profesional honetan.

Peluquería Iñigo Izaguirre: Proiektu honetan lorez betetako zurezko loreontzi bat margotu da, eta, erakusleihoa apaindu da “hazi azalak garbitzekoa” materialarekin.

Kolorhead: Zura izan da bolumena emateko erabili duten euskarria, eta zuri eta beltz koloreekin komunikatu dira. Guztira hiru instrumentu osatu dituzte: piano bat eta bi gitarra. Rocka eta kolore beltza dira proiektuaren protagonistak.

Peluquería Ambigu: Saltokiko protagonista Begoñaren binilozko argazki handi batek eman zion hasiera proiektu honi. Konposizio bat sortu da modu digitalean hainbat irudi eta marrazki uztartuz, haren adatsari forma emateko. Konposizio honetan, haren alaitasuna eta nortasuna erakutsi nahi izan dituzte ikasleek. Izan ere, horixe da Begoñak prozesu osoan transmititu duena: alaitasuna, komunitatearekiko konpromisoa, grina eta ausardia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude