Irungo Udaleko Mugikortasun Jasangarriaren arloak jakinarazi duenez, igande honetarako, irailaren 21erako, 2025eko Mugikortasunaren Europako Astea dela eta programatutako jarduera batzuk lekuz aldatu dira. Kokapen aldaketak egun horretarako iragarritako eguraldi txarrarekin zerikusia du.
Egun horretan bertan Zabaltza plazan jarri behar ziren bigarren eskuko bizikleten azoka eta bizikletak konpontzeko kamioia Eguzkitza ikastetxeko patio estalira eramango dira (Vitoriano Juaristi kalea). B jarduerek aurreikusitako ordutegi bera izango dute: 10:00etatik 14:00etara bigarren eskuko bizikleten azokarako eta 09:30etik 15:00etara bizikletak konpontzeko kamioirako.
Bizikleta martxan bertan behera
Igandean bertan bizikletaz egitekoa zen martxa ere bertan behera utziko da, badaezpada, nahiz eta aurrerago egiten saiatuko diren.



