Datorren irailaren 21ean, igandea, Irungo Zabaltza plazan Merka2dasoako bizikleta azokaren beste edizio bat egingo da. Azoka goizeko 10:30ean hasi eta 14:00ak arte iraungo du. Bertan bigarren eskuko patinete elektrikoak eta bizikletak saltzeko eta erosteko aukera egongo da.
Bigarren eskuko azoka berezi hau Europako Mugikortasun Astearen barneko ekintzetan kokatzen da. Ekimen honek patinete elektrikoak eta bizikletak saltzeko zein erosteko aukera ematen du, berrerabilpena sustatuz eta tokiko esparruan mugikortasun jasangarria bultzatuz.
Salgaien izen ematea
Patinete elektrikoak eta bizikletak salgai jarri nahi dituzten pertsonek aldez aurretik izena eman beharko dute Txingudiko Zerbitzuen webgunean. Pertsona bakoitzak gehienez bi ibilgailu inskriba ditzake eta, horretarako, webguneko galdetegian eskatzen diren eremu guztiak bete beharko ditu. Salmenta-prezioa ezingo da izan 500 €-tik gorakoa izan, eta ezinbestekoa izango da ibilgailuak egoera onean entregatzea.
Berrerabilpenaren aldeko erosketa
Azoka 10:30etik 14:00etara egongo da herritarrentzat irekita. Merka2dasoan erosi edo saltzeak berrerabilpenaren alde egitea da eta mugikortasun ibilgailuei bigarren bizitza bat ematea dakar.
Irungo Udalak eta Txingudiko Zerbitzuak-ek antolatutako Merka2dasoa azoka urtez urte, erreferentziazko ekimen bihurtu da eskualdean, kontsumo arduratsua eta ekonomia zirkularra sustatuz. Merka2dasoa bezalako ekimenen bidez, Irungo Udalak berrerabilpenarekiko eta mugikortasun arduratsuarekiko duen konpromisoa berresten du.



